CAST | EUSK | ENGL
» home | » kokapena
Lasierra, 15 / Lasierra 01428 (Erribera Garaia, Araba)
NON GAUDE

AZALA kreazio espazioa eta landa ostatua Lasierra herritxoan dago. Lasierra Pobes eta La Puebla de Arganzón herrien artean kokatzen da, Erribera Garaian eta Añanako kuadrillan.

 

3322 errepidea hartuta, Gasteiztik 21 kilometrotara dago Lasierra. Errepide honek La Puebla de Arganzon eta Pobes herriak elkartzen ditu. Lasierrara iristeko modurik errazena N-Ietik La Puebla de Arganzóneko irteera hartzea da (344km) edo A- 68 autopistatik 6. irteera (Pobes).

 

Paisaia aldetik balio handia duen gune estrategikoan kokaturik dago Lasierra. Honek aukera paregabea ematen digu Arabako eta Euskal Herriko paisaia naturala, soziala eta kulturala bisitatu eta osatzeko.

 

Tuyo mendilerroaren babesean, Lasierrako 12 biztanle gehienak nekazariak dira (zekaleak, erremolatxa eta babarruna). Arabako zonalde hau ere aberatsa da bere kultura eta kirola jardueretan, nahiz tradizioa berreskuratzeko prozesuetan ere.

 

Koordenadak: 42º 47 ’48’’ N - 2º 52’ 33’’ W

diseinua: leirelana.com