CAST | EUSK | ENGL
Kreazio espazioan
» home | » espazioa naturan | » talde egonaldiak
Azala Espazioa
TALDE EGONALDIAK

5 etxetxoekin batera, AZALAk talde egonaldietara zuzendutako bi espazio ditu "Txokoa" eta "Estudioa".

Honako ezaugarriak dituzte:

  • sukalde- egongela handi bat, berogailuarekin eta 20/ 25 lagunentzat hornituta. "Txokoa" deitzen diogu espazio honi, lore- baratze eta urmael batera irteera dauka. Tximinia eta WiFi konexioarekin, topaketa eta bilera leku egokia da.
  • lan- taldeentzat ekipaturik dagoen eta egurrezko lurra duen 100 m2-ko aretoari “Estudioa” deitzen diogu. Linoleoa, ikus- entzunezko ekipoa, bideo proiektorea, WiFi, koltxonetak, mantak, aldagela, bainugela eta dutxak ditu.

Txokoa eta Estudioa elkarlanerako espazio komunak dira eta ikastaroak egin nahi dituzten bezeroak, topaketak, senitarteak, lan- bilerak eta ospakizunentzat pentsatuak daude. Hain zuzen ere honakoentzat:

  • Gorputz praktiketan (yoga, biodantza, arteterapia etab.) oinarritutako ikastaro trinkoak egin nahi dituzten eta barnebilkuntza, gogo- bilketa nahiz lan ingurunea behar duten taldeentzat.
  • Enpresak, lan biltzarrak, lan estrategiak, trebakuntza ikastaroak.
  • Ingurugiro eta elkarbizitza hezkuntzako programak landu nahi dituzten taldeentzat (ikastolak, eskolan, kultur- elkarteak, aisialdiko elkarteak…)
  • Senitarte eta lagunarteko bilketak.          
  • AZALA, kreazio espazioa y landa ostatua, S.L.: Nortasun Turistiko zenbakia T.VI-00013
argazkiak
  • Exterior - Cabañas
  • Txoko - Jardín
  • Txoko
  • Estudio
  • Estudio
  • Sala de trabajo
diseinua: leirelana.com