AZALA espazioa artadiz eta laborantzaz inguratutako 4.700 m2 lursailean dago eraikia. Isiltasuna, isolamendua, barne- bilkura eta naturarekiko gozamena bete- betean eskaintzen dituen ingurunearen.
Hona hemen instalazioen eta ingurunearen ezaugarriak:
-
Lore- baratzez osatutako 4.000 m2ko lursaila, bezeroak eta egonaldian dauden artista, sortzaile eta ikasleak ostatuan hartzen dituzten 5 etxetxoekin (42 m2 bakoitzak). Landa- guneko apartamentu turistiko hauek 2 gela, sukalde-egongela bat eta bainugela izaki egokiak dira 4/5 lagunentzat.
-
Sukalde- egongela handi bat, berogailuarekin, gehienez 20/ 25 lagunentzat. Txokoa deitzen diogu espazio honi. Bitrozeramika sukaldea, hozkailua, mikrouhin labea, ontzi- garbigailua, sukaldeko tresnak, tximinia, telebista, multimedia ekipoa eta WiFi.
-
Lan- taldeentzat ekipaturiko eta egurrezko lurra duten 100 m2 eta 74 m2 tatako bi areto argitsuak. Estudio handia eta estudio txikia deitzen ditugu. Linoleoa, ikus- entzunezko ekipoa, bideo proiektorea, WiFi konexioa, koltxonetak, mantak, aldagela, bainugela eta dutxak ditu. Gorputz lana, ikastaroak, lan-bilera eta topaketak egiteko areto aproposak dira.