CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » artxiboa | » bideoa
Azala Espazioa
BIDEOA
GIMNASIA

Irailaren 3ko performanzeru ibilbidean, Andresek iradoki zuen halako landa- ibilaldi batean modu errazean aurkituko genuela gure "laranja erdia". Bizitza osoan zehar gimnasia egin ahal izateko pertsona egokia. Eta horrekin batera iradoki zuen bera erbi bat bezain aske zegoela.

 

Gorka Pereak grabatutako bideoa

LA RAZĂ“N

2011ko irailaren 3ko gauean, Inazio Escuderorekin jarraitu zuen jaiak. Beti arrazoia izatea aspergarria izan daitekeela uste dutenentzat.

 

Jorge Ferreiraren bideoa

COMO COMO COCO ME DESCOCO UN POCO

2011ko irailaren 3an, performanzeru ibilbidea eta Benitok pestatutako marmitakoaren ostean, Josune Montón eta Laura Lópezek "Como como coco me descoco un poco" aurkeztu zuten estudioan. Janaria eta barrea ez dira ahotik bakarrik sartzen. Piezaren Zati bat.

 

 

Jorge Ferreiraren bideoa

LE PORT SAINT- DENIS

Bere ibilbidean zehar, 2011ko irailaren 3an, Andrés Bezaresek Parisko Le Port Saint- Denisek Lasierran izango duen kokapenaz mintzatu zen.

 

Gorka Perearen bideoa

MARTIRES

2011ko irailaren 3an, AZALERAK performanzeru paseoa isteko, Maite Arroitajauregik bere santu martireak aurkeztu zituen Lasierrako elizan. Aldarean ibili ziren Santa Ageda, San Andres, San Sebastian, Santa Lucia, San Pedro eta San Vitores bera ere. Ikusi eta entzun sinisteko.

 

Jorge Ferreiraren bideoa

SUGETXOA

2011ko irailaren 3an, bere jauregi paregabetik, Elena Aitzkoak sugetxoaren dantza kantatu zien bidean zeuden sugegorriei.

 

ELENA ETA ANDRESEN SOLASALDIA BEREN PASEOEI BURUZ

Egunero eta AZALAn egindako egonaldian zehar, Andrés Bezares eta Elena Aitzkoak batak besteari azaltzen diote kamararen aurrean bere lan prozesua. Premisa, egunero aukeratutako lekuan, 5 minututan zehar norbere prozesu- pasioari buruz hitz egitea da. AZALERAK egonaldian, 2011ko abuztuaren 27tik irailare 3ra.

 

Andres Bezares eta Elena Aitzkoaren bideoa

MYRIAM VAN IMSCHOOTEN IRAKURKETA

Myriam Van Imschootek "Dial History" testua irakurtzen du 2010eko urriak 2ko goizeko saioaren azkeneko 10 minututan, izen bereko mintegiaren barruan. Eta zer, historia "cobro revertidoan" jasotako dei bat baino ez balitz? Telefonoa eskegi eta deia itzuliko al zenuke? 

 

EDU ETA OLATUAK / AZALA JAIA 09

Uztailak 18ko festan Eduk surf egin zuen olatuetan. Ez genuen altxamendu nazionala ospatu. Artean bizirik geunden. Kamaratik kanpo zegoen unean Eduk esan zuen:  "behingoz ikuslegoa, eta a zelako ikuslegoa!", eta malabarrak egiten hasi zen.

 

vídeo by Jorge Ferreira

IGOR ETA UMEAK / AZALA JAIA 09

2009ko uztailak 18an, Igor de Quadrak (Bilbo), "El hombre de antes- de antes-de- ayer" lana aurkeztu zuen, prozesuan. Bideoa amaitzen denean, okupa kolektibo bateko gizon bat zutitu eta internetetik hartutako Zizek filosofo esloveniarraren "El espectro de la ideologia" testuaren zati bat irakurtzen du.

Vídeo by Jorge Ferreira

EDU ETA MAGOA / AZALA JAIA 09

Arratsaldeko une izarra...

vídeo by Jorge Ferreira

GORA JAPON / AZALA JAIA 09

2009ko uztailak 18an, mahatsondoaren azpian, Metalicaren bertsioa, Gora Japonen eskutik. Honakoa diote: Heavyak eta hippyak aurrekaldetik nahastuko dita eta punkiak atzekaldetik. Haserretu gabe!

 

Vídeo by Jorge Ferreira

Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com