CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » artxiboa | » bideoa
Azala Espazioa
BIDEOA
ATE IREKIAK LA TRISTURA II

Pablo, beti ere mahai handian eserita, azaltzen du nola "Atlantida" lan berrian honako galderari eutsi nahi dion taldeak: zer geratzen da eszenan giza presentzia  desagertzen denean, gorputza desagertzen denean?

 

2012ko martxoaren 3an. Jorge Ferreiraren bideoa.

ATE IREKIAK LA TRISTURA

Celso, beti ere mahai handian eserita,  honako gaia azalaratzen du: kreazio eszenikoan jarrera emanzipatzailea eta bestearekiko komunikazio beharra, desioa, bestearengana iritsi eta hari atsegina emateko beharrak uztartzeko zailtasuna.

 

2012ko martxoaren 3a. Jorge Ferreiraren bideoa

LASIERRA ANTHEM

Lasierrako himnoa, Mursegok konposatuta. AZALERAK 2011. Irailak 3 an Lasierrako elizan lehen aldiz publikoki jota.

 

Gorka Pereak grabatutako bideoa

ERRENKAN

Irailak 3 an AZALAn ospatutako ospakisunaren ospa egitearen adibidea da bideo hau. Banan banan, errenkan, bata bestearen atzean...

 

Gorka Pereak grabatutako bideoa

CELLO ETA LANDA

2011ko irailaren 3ko performazeru ibilbidean, intermezzo batean, Maite Arroitajauregik ahotsa eman zion bere celloari. Lainoak zeruan bezala.

 

Jorge Ferreiraren bideoa

GIMNASIA

Irailaren 3ko performanzeru ibilbidean, Andresek iradoki zuen halako landa- ibilaldi batean modu errazean aurkituko genuela gure "laranja erdia". Bizitza osoan zehar gimnasia egin ahal izateko pertsona egokia. Eta horrekin batera iradoki zuen bera erbi bat bezain aske zegoela.

 

Gorka Pereak grabatutako bideoa

LA RAZÓN

2011ko irailaren 3ko gauean, Inazio Escuderorekin jarraitu zuen jaiak. Beti arrazoia izatea aspergarria izan daitekeela uste dutenentzat.

 

Jorge Ferreiraren bideoa

COMO COMO COCO ME DESCOCO UN POCO

2011ko irailaren 3an, performanzeru ibilbidea eta Benitok pestatutako marmitakoaren ostean, Josune Montón eta Laura Lópezek "Como como coco me descoco un poco" aurkeztu zuten estudioan. Janaria eta barrea ez dira ahotik bakarrik sartzen. Piezaren Zati bat.

 

 

Jorge Ferreiraren bideoa

LE PORT SAINT- DENIS

Bere ibilbidean zehar, 2011ko irailaren 3an, Andrés Bezaresek Parisko Le Port Saint- Denisek Lasierran izango duen kokapenaz mintzatu zen.

 

Gorka Perearen bideoa

MARTIRES

2011ko irailaren 3an, AZALERAK performanzeru paseoa isteko, Maite Arroitajauregik bere santu martireak aurkeztu zituen Lasierrako elizan. Aldarean ibili ziren Santa Ageda, San Andres, San Sebastian, Santa Lucia, San Pedro eta San Vitores bera ere. Ikusi eta entzun sinisteko.

 

Jorge Ferreiraren bideoa

SUGETXOA

2011ko irailaren 3an, bere jauregi paregabetik, Elena Aitzkoak sugetxoaren dantza kantatu zien bidean zeuden sugegorriei.

 

ELENA ETA ANDRESEN SOLASALDIA BEREN PASEOEI BURUZ

Egunero eta AZALAn egindako egonaldian zehar, Andrés Bezares eta Elena Aitzkoak batak besteari azaltzen diote kamararen aurrean bere lan prozesua. Premisa, egunero aukeratutako lekuan, 5 minututan zehar norbere prozesu- pasioari buruz hitz egitea da. AZALERAK egonaldian, 2011ko abuztuaren 27tik irailare 3ra.

 

Andres Bezares eta Elena Aitzkoaren bideoa

Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com