CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ artxiboa | ┬╗ bideoa
Azala Espazioa
BIDEOA
LAINOA, LERROAK ETA URTEA

 URTE BERRION 13

 

MILAGARREN PATATAJALEA

Vera Manteroren lantegiaren egunetan eta streaming on line Verano Azul (barkatu, ez dago dirurdik), Verak patataren izaera poliglota eta poetikoaren inguruko piezan parte- hartzea proposatu zien lantegian zeudenei. Luisek utzi zizkien patatak, lau zakutan. 2012ko azaroaren 30ean, mahaiaren inguruan.

 

 

ATE IREKIAK CONFESSION (II)

Germán Jaureguik zuzendutako Confession (II) egoitzaren bigarren egonaldiaren ostean, AZALAn, azaroaren 24ean, 17.00tan, lanaren eszena baten aurkezpena. Manuel Ronda dantzari italiarrak Cristobal Barreto idazle mexikarraren testu baten eszenaratzea gorpuzten du. Eta horrekin batera, ur edalontzi bat.

 

Jorge  Ferreirak grabatu eta editatutako bideoa

CHELL PARKINSEN IGANDEKO ENTSEGUA

Azaroaren erdialdeko igande batez, Chell Parkins (New York) coreografoak, bere entsegua ikustera gonbidatu gintuen. Isadora, Unicode... Mugimendua grabatzeko eta irudiak denbora errealean eraldatzeko programak. Proiektatutako irudiak Chellek berak grabatu zituen Lasierrako inguruneko teilatu eta landetan. Beti oinutsik.

 

Jorge Ferreirak grabatu eta editatua.

ATE IREKIAK AYARA HERN├üNDEZ ETA SYBILLE M├ťLLER

2012ko urriaren 27ko eguerdian, Azala eta Artiumen lau astetan zehar lanean egon ostean, Ayara Hernández eta Sybille Müllerrek  "Looking backwards into the future" bere lan prozesua erakutsi zuten. Start, starting, starting, ecstasing, ecstasi, estasia.

 

Jorge Ferreirak grabatu eta editatutako bideoa.

ATE IREKIAK MARCELA LEVI & LUCIA RUSSO

Bere lanaren hasiera- hasieran, artean dena posible denean. Marcela eta Luciak keaz egindako materia deitu zioten fase honi, eta ariketa bitartez erakutsi zuten. Haizea nola sor dezakegun. Soinu materiaren oihartzuna izan. "Un busto había, un busto había, ahí, ahí, ay, ay...".

 

Jorge Ferreirak grabatu eta editatutako bideoa

ENTRE LOMBRICES

Ospearentzat eta ospearengatik hil? Irailaren 1eko gauean, afalostean, zizareak ere hotzez, Mostrenko kolektiboa eta Zaguango taldea Lasierrako plaza jendez gainezka dagoela. Josejak eta A. Bonapartek bere reality show neomistikoa aurkeztu zuten, lurpetik twitteatuz ere bai.

 

Jorge Ferreirak grabatu eta editatutako bideoa

AZALA JAIA 12

Lasierran, 2012ko arratsalde eta gauean. Kanpaiak eta performanzeru ibilbidea Nilo , Chus , Myriam , Jon eta Alexekin. Purcell maindire artean. Barrea hezurretan Mostrenko eta Zanguango taldearekin. Eta eskeletuak ere dantzan Jeleton,  Dj Serrucho eta kX DJekin. Sartu eta ikusi.

 

Jorge Ferreirak grabatu eta editatutako bideoa

ATE IREKIAK IBILBIDEA 2 (MPECV)

Larunbatean, maiatzaren 5ean, Jarduera Eszenikoari eta Kultura Bisualari buruzko masterreko (Artea- Universidad de Alcalá) 10 partaidek beren lan prozesuak aurkeztu zituzten. Ekainean Matadero aretoan (Madril) ikusiko denaren aurrerapena.

 

Jorge Ferreirak grabatu eta editatutako bideoa.

ATE IREKIAK LA SERIE

"La serie" taldea- ibilbideak, Praktika Eszenikoa eta Kulbura Bisualari buruzko masterrekoa (Artea eta Universidad de Alcalá), bere talde prozesua aurkezten du AZALAko txokoan. 2012ko apirilaren 21ean. Kanpoan, euria eta barraskiloak. 

 

 

Jorge Ferreiraren grabazioa eta edizioa.

ATE IREKIAK TOPO

Artium-ekin elkarlanean, Abordaiak programaren barruan, igandea apirilaren 1ean eta bermutaren orduan, Itsaso Iribarren, June Crespo eta Beatriz Setienek beren lan prozesuak erakutsi zituzten hilabete batez elkarrekin lanean egon ostean. 

 

Jorge Ferreiraren grabazioa eta edizioa.  

ILEA

Martxoaren 22an, udaberriko bigarren egunean, TOPO laborategiko sortzaileen eta HUHEZIko (Mondragon Unibertsitatea) ikasleen topaketa burutu zen. Landa baten erdian zutik. Espazioa eta objektuaren arteko harremana. June Crespok gidatutako ariketa. 

 

Miren Urdanpilletak grabatutako bideoa.

Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com