CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » artxiboa | » bideoa
Azala Espazioa
BIDEOA
ATE IREKIAK MIKROFONOAK

Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol-ek "Mikrofonoak" lana aurkeztu zuten Azalan egindako egonaldian zehar. Maiatzaren 16an, arratsalde euritsua. Figura eszenikoak, pop-a eta lengoaia asko. Ekintzak, izarren izenak eta hainbat eszenekin osatutako playlist bat.  Oh, yeah, I wanna dance with my baby!

 

Jorge Ferreirak grabatu eta editatutako bideoa.

ATE IREKIAK AZALA BERRITUZ

Ainara LeGardon eta Alvaro Barriusok bere lanaren prozesua aurkezten dute Azalan egindako egonaldiaren amaieran. Bere lana errebisatuz, sonoritatea hedatzen. Maiatzaren 4ean, arratsaldean. Potentzia sonoroa eta haptikoa:

 

Jorge Ferreirak grabatu eta editatuko bideoa.

ELKARRIZKETA SEIJIRO MURAYAMAREKIN

Solasaldi honetan, Seijiro Murayama musikari esperimentalak "Arrastoak/ Rastros. Inprovisazio librea eta eraikuntza" lantegian zehar landutako ildo nagusiak azaltzen ditu. Artelekun, apirilaren 6ean egindako solasalida: 

 

Audiolab-ek grabatutako bideoa

ELKARRIZKETA ITZIAR OKARIZEKIN

"Arrastoak/ Rastros. Inprovisazio librea eta eraikuntza" lantegiri buruz Itziar Okarizeri egindako elkarrizketa. Azala eta Audiolabek elkarlanean antolatutako lantegia Artelekun burutu zen apirilaren 2tik 7ra, eta Okariz berak eta Seijiro Murayamak gidatu zuten. Hemen apirilaren 6an Okarizekin izandako solasaldia:

 

Audiolab-ek grabatutako bideoa.

TOPO 13: ATE IREKIAK GERMAN DE LA RIVA UMAÑA

TOPO laborategiaren testuinguruan ere, Germán de la Rivak bere lana aurkeztu zuen martxoaren 17an. Azalako egonaldian burutu duen ikerketak bi galdera nagusi ditu: zer da zirkoa egun? Zein aldaketa izan ditu azken harmakadan?

 

Jorge Ferreirak grabatu eta editatuko bideoa

TOPO 13: ATE IREKIAK ITXASO CORRAL

2013ko martxoaren 17an, udaberriaren atarian, Azalan, TOPO laborategiaren testuinguruan egindako egonaldian landutako materialak aurkeztu zituen Itxaso Corralek. Gorputza, irudia, musika eta testua. Minak eta beldurrak argitasuna ematen dutenean. Zatoz nire zauriak miazkatzera.

 

Jorge Ferreirak grabatu eta editatutako bideoa

ATE IREKIAK [APNEA]

Arnastu eta izan, hauskortasuna eta porrotak bateratzen duten edertasunean. Ez izaten, dena izan, dena aldi berean. Blanca Ortigak bere lana aurkeztu zuen martxoaren 3an, eguerdian, eguzkia bete- betean. Bideoan, aurkezpenaren zatiak.

 

Jorge Ferreirak grabatu eta editatutako bideoa

ATE IREKIAK PLASTIKA

Talka, talka, talka, talka egin, talking, talking, talking, talking heads, speaking in tongues, tongues mingainak, mingaina atera, atera, atera, atera, atea ireki. Osea: talka egin, mingaina atera eta atea ireki. Nor da? Pasa. Bi gara. Ixiarrek eta Maitek martxoak 3ko goizean aurkeztutako ariketaren zati batzuk.

 

Jorge Ferreirak grabatuta eta editatuta

ATE IREKIAK METROKOADRADOKA

Urtarrilaren 26an ere, Azalan egun batzuetan lan egin ostean, Metrokoadradoka kolektibo donostiarraren "Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek?". Edertasuna, adiskidetasuna, poza eta krudeltasunari buruz. Presentzia eszeniko desberdinetatik abiatuta, elkarrekin lan egiteko leku bat topatzeari buruz.

 

Jorge Ferreirak grabatu eta editatutako bideoa

ATE IREKIAK ITALO PANFICHI & MANUEL BELLISCO

Urtarrilaren 26an, 18.20tik-19.00ra bitartean. Argia desagertzen hasten denean. Nora doa? Astebeteko egoitzaren ostean, Italo eta Manuelek egun horietan zehar sortutako materialekin osatutako ariketa bat aurkeztu zuten. Argia, zezelkatzea, aurpegia gerizpean. Argilunean entzutera ohitu dira begiak. Urdinetik beltzera. 

 

Jorge Ferreirak grabatu eta editatua

ATE IREKIAK IÑAKI MORAL ETXEBESTE

Nola esan "ave maría purísima sin pecado concebido" atzetik eta aurretik pedalak dituen emakume batekin ezkondu, di- da batean hartu eta monoziklo batean pasiatu igande goiz batez. Euripean igarotako egoitza baten ostean. Kalean egiteko pieza bat.  

 

Jorge Ferreirak grabatu eta editatutako bideoa

ATE IREKIAK CONDE TORREFIEL

Conde Torrefielek Lasierrako elizan aurkeztu zuen proiektu berriaren lehenengo lan-fasea. Kromoterapia oholtzan, aluzinazioak, eliztar berriak eta datu ugari. Zenbatgarren mundu gerra zenbakia dagokigu oraingoan?  Begiak zabalik, 3 uve bikoitza eta ardo beroa. Abenduak 23an.

 

Jorge Ferreirak grabatuta eta editatuta

Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com