CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » artxiboa | » bideoa
Azala Espazioa
BIDEOA
LA NATURALEZA Y SU TEMBLOR (TALLA 8-14)

“La Naturaleza y su temblor (talla 8-14)” hirian egindako paseo sonoroa da, umeei zuzendutakoa. Kaskoetan entzuten dutenaren bitartez errealitatearen pertzepzio jolasa proposatzen zaie. Gure zentzumenak zorroztera gonbidatzen gaituen ibilibidea, aparientzien gainetik. 2015ean BAD jaialdian egindako ibilibidea Victoria Ascasok grabatu eta editatu zuen.

 

ENTREVISTA A ANGELA Y KOLDO

Ángelak Ángela du izena eta Koldok Koldo eta Ángelak eta Koldok Ángela eta Koldo deritzon talde bat osatu dute. ¿Nola izendatu lotsagabe den gorputza? Ángela eta Koldok Laiarekin hitzegiten dute  beraien lan prozesu berriari buruz.  L.Cabrerak grabatu eta editatutako bideoa.

 

JU TALDEARI ELKARRIZKETA

Ju ahozkatu eztarrian karraska eginez. Atzetik berogailuaren urruma. Javier, Bárbara eta Ernestok saiakera berri honetan zebiltzan lanean, bigarrenean. Batzuek etxetik bakarrik eta besteek ez zuten aurretik sekula konposatu. Elkarrekin saiatzea erabaki zuten, 9 hilabetetan zehar. Argi eta deklinazio askorekin. Laia Cabrerak egindako elkarrizketa.

 

BARBARA BAÑUELOSI ELKARRIZKETA

Beirutetik paseatzen Vibrator Deluxe izena duen kartoizko kaxa bat topatuko bazenu, zer egingo zenuke? Barbarak etxera eramango luke, deriba asoziatiboak eginez aspiradora bailitzan dokumentuak absorbitzen dituen makinari jaten emateko. Laia Cabrerak egindako solasaldia.

 

AZYCLOGENESIS

Bost egunetan zehar, 5 eskuen artean eta 10 begiekin grabatutako filmea. Improfilmek egindakoa. Alejandro Portaz, María Sorribes, Monica Real, Riccardo Toto eta Roberto Romero filmearen egileek Cow Lost metodologia erabili dute. Ariketa bat da, lehen grabazioa Lasierran (Araba) egin eta editatu zen 2015eko irailean.

 

JAIA 2015

 

ION MUNDUATERI ELKARRIZKETA

 

 

RARA TROUPERI ELKARRIZKETA

Martxoa zen. Belen, Chus eta Alfredok aurpegian zuten eguzkia eta Laiak sorbaldetan. "Rara troupe" AZALAn egonaldian izan zen martxoaren 10tik  16ra eta beraien helburu, helburu sekretua, pelikula bat, edo makina bat, grabatzea zen.  Horretarako kamara hozkailuan sartu zuten. Gauza arraroak...espero genuen bezela.

 

PROKLAMA.2: JORDI CLARAMONTEREN HITZALDIA / I.PARTEA

Zer arraio da pentsaera modala, eta zertarako balio dit  ekaitz honen erdian? izenburuko hitzaldia eskeini zuen J.Claramontek Artiumen urriaren 18 an, Proklama programaren barruan. 3 zatitan banatu dugu.

 

PROKLAMA.2: JORDI CLARAMONTEREN HITZALDIA / II.PARTEA

 

PROKLAMA.2: JORDI CLARAMONTEREN HITZALDIA / III.PARTEA

 

ATE IREKIAK SLEEPWALK COLLECTIVE

Gaua ala eguna ote zen? Atzo edo orain dela mila urte? Dena marmola eta sekuentzia. Gure gainetik edo azpitik igaro ote ziren? 2014ean Sleepwalk kolektiiboak Azalan egindako egoitzaren azken eguneko ensaioa. Jorge Ferreirak grabatu eta editatutako bideoa.  

 

Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com