Kontakizunak eta fabulak mundu posibleei buruz
FABULA BERRIAK MARTXAN¡
Herri guztietan, gero eta pertsona, talde eta erakunde gehiagok erantzun indibidualak edo kolektiboak ematen ari dira erronken aurrean: ekologikoak, ekonomikoak, kulturalak, sozialak, etab. Erantzuna horiek dira etorkizunaren zirriborro gisa izendatu ditugunak, utopia zehatzak, prototipoak, alternatibak. Marjinalak izan ohi dira, ez oso ikusgarriak, neurri apalekoak.
Gizarte posibleen bozeto horiek, kasurik gehienetan etorkizunari buruzko kontakizunak distopiak izan ohi diren mundu batean ematen dira. Etorkizuna beltza eta katastrofikoa aurreikusten duten istorioak dira, biziko ditugun arriskuen aurrean oso adi eta erne ibiltzeko abisua ematen digutenak modu eraginkorrean, baina, aldi berean, aldaketaren mugimenduekin etsaituta ageri dira. Etorkizuna iragarritako porrota baldin bada, zertarako denbora eta energia galtzen ibili beste eredu batzuk eraikitzen?
Testuinguru honetan, ezinbestekoa da lurralde bati errotutako egitasmo errealak transmititzeko kanalak abian jartzea. Egiteko modu bat litzateke, esaterako, haien inguruan imaginarioak eta fikzioak sortzea. Horretarako, Etorkizunaren zirriborroak proiektu honen bitartez proposatzen dugu dauden alternatibei buruz fabulatu dezatela egileek, moldatu ditzatela alegia horiek, hori da luzatzen diegun gonbidapena, kontaera espekulatiboak sortu ditzatela, ikusteko urruti-edo geratzen den etorkizun batean zer gertatuko litzatekeen, baldin eta alternatiba horiek hedatuko balira.
Aldaketa hori eman dadin, zirriborroen bilduma bat osatu nahi dugu, ekintza errealen eta imajinatuen gida bat. Lehen bilduma Araban egingo da, hurrengoak beste geografietan barrena egin ahal izango dira, behintzat, oso litekeena da.
Lehen zenbakian, Araba #0,Katixa Agirre idazle gasteiztarrak Errekaleor esperientzia fabulatu zuen.
Zirriborroak eta gero
Ekoizlea: Azala Kreazio Espazioa
Proiektuaren ideia zein sorketa: Arantxa Mendiharat, Ixiar Rozas, Idoia Zabaleta
Koordinazioa: Arantxa Mendiharat
Zientzia laguntzailea: Unai Pascual
Bildumaren diseinua: Ibon Saenz de Olazagoitia
Komunikazioa: Teklak. Komunikazio eta Audientzien Estudioa.
Web gunea: La Debacle
Banaketa Araban: Noiz
Erakunde sustatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Kultura saila, KulturAraba, Daniel eta Nina Carasso Fundazioa
Erakunde laguntzaileak: Vital Fundazioa, Gasteiz Irratia