CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » K.A.P.I.K. 1-4
K.A.P.I.K. 1-4

Azalak eta Moare Danzak koordinatutako programa da, BAD (Bilbo) eta DNA (Iruñea) jaialdiekin lankidetzan

 

 

K.A.P.I.K artista eta ikerlari taldeen ondoan aritzeko laguntza intentsiboa ematen duen programa da. Ikasketa-programa da, jarduera artistikoan oinarrituta. Ikas komunitate proiektua gauzatu nahi du, eta honako hiru fasetan egituratzen da: prestakuntza fasea, sormen egonaldia eta argitalpenerako hitzartutako azken fasea.

 

K.A.P.I.K beste era honetara ulertu daiteke ere, entrenamendurako denbora-tarte berezia bezala hain zuzen. Laborategi bat izan daiteke, honako alor hauek lantzeko:  idazketa koreografikoa, eszena, performancea, akzioa, konposizioa, irudia, soinua, ikus-kultura eta beste lengoaia artistiko batzuk. Esperimentaziorako esparrua da,  ezagutzak trukatzeko eta partekatzeko.

 

Partaideak: Luciana Chieregati, Ibon Salvador, Isaak Erdoiza, Nazario Díaz, Miguel Alvárez, Karlos Martínez, Ines Aubert, Rebecca Collins, Marion Cruza Le Bihan, Miriam Inza, Alina Follini, Pablo Marte, Camila Tellez, Maia Villot, Ghislaine Verano, Ainara LeGardon, Isabel de Naverán, Idoia Zabaleta, Ixiar Rozas. 

 

P.I.C.A.
erlazionaturiko loturak
diseinua: leirelana.com