CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ berriak | ┬╗ 100 % OION
100 % OION

 

100% OION. Oiongo herritarren kantua, Mursegoren disko bat, iritsi da mundura. Mundu errealera zein mundu birtualera. Ireki, zabaldu, entzun, entzun, eta konpartitu. Dena zuentzat.

OION 100% auzotarren arteko bizikidetasuna hobetzeko helburuarekinOiongo herrian burutu den proiektuaren emaitza da. Kantuz agurtu eguzkia, kantu egin ongi etorria emateko, sorgintzen gaituen hori kantatu, eta kantu egin desilusioari hitz-arnasa emateko, inongo asmorik gabe kantatu, zurrumurrua uxatzeko, kantuz ospatu, kantu egin dantzatu bitartean, eta kantuz kantu omendu kantatzen dutenak.

Disko hau Artehazia, Asociación Innovación Cultural, Artes y Sociedad, elkarteak sustatutakoKomanditario Berriak programaren barruan egin da, Bitartean Jolasean elkartearen proposamenaz, Daniel eta Nina Carasso Fundazioaren (Fondation de France erakundeari lotuta) laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren  Bitartez programaren, Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-museoaren eta Conexiones Improbablesen elkarlanarekin. Komanditario Berriak gizarte zibilaren arterako plataforma da.

Oiongo Komanditario Berrien taldea honako pertsona hauek osatu dute: Ilham Mounir, Agata Cag, Layla Khouyali, Leire Zabala, Elisa Uriszar, Maria Ezquerro, Iñigo Beristain, Alicia Fernandez Andere Toledo, Alicia Lopez, Mohamed Daoudi, Idoia Zabaleta (bitartekaria) eta Maite Arroitajauregi. Haiek jarri dute bihotzean bihotza.

2017an, Elektrika Grabaketa eta Nada Producciones estudioetan grabatuta.Edizioa bIDEhUTS

Dise├▒o de Rafa Rodrigo
logotipoak
erlazionaturiko loturak
diseinua: leirelana.com