CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » INCREARTE MASTERREKO IKASLEAK AZALAN
INCREARTE MASTERREKO IKASLEAK AZALAN

Lan saioa EHUko Ikerketa eta Sormena Artean Unibertsitate masterreko ikasleekin 

 

 

 

 

  

Joan den otsailaren 15ean Masterreko ikasleek lan saioa egin zuten Azalako estudioan. Saioan beren proiektuak eta Master Amaierako Lanak partekatu zituzten. Lan saio mardula izan zen, eta bertan mugimenduaren errepresentaziotik, ekintzako pentagramara aritu ziren. Zintzilikatutako arropen erreflexuetatik, artile gorriarekin eta zuzenean hitz egiten zuten eskuak josten. Gerrako alaben ahotsak, ausaz grabatuak eta enntzumen arretatsuarekin. Idazten duen subjektu atiboak, zalantzan dagoena, isilik geratzen dena, gora eta behera dabilena. Godard-en filme baten oroimenetatik, usain baten oroimenera. Tatuaietatik, bizitza eta heriotzara. "Arte de la guerra" liburutik, jende aurrean egoteko beldurrera. Rayuela, Sarrionandia eta bertsolaritza. Ixiar Rozasek, Masterreko irakasleak, gidatu zuen saioa.

  

VISITA DEL MASTER INCREARTE A AZALA
diseinua: leirelana.com