CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » END PLAY: AN OBSERVATORY
END PLAY: AN OBSERVATORY

“Tuning scores”, Lisa Nelsonek Azala espazioan eta Tabakaleran  zuzendutako formakuntza-sorkuntza proiektuaren baitan

Partehartzaileak: Lisa Nelson, María Muñoz, Luciana Chieregati, Ibon Salbador, Isaak Erdoiza, Idurre Azkue, Ion munduate, Amaia Navascues, Ainara Gurrutxaga, Zuriñe Benavente

Laborategiaren aurkezpena, Tabakalerako hainbat espaziotan, abenduak 3, 19.00etan

Lisa Nelsonekin solasaldia, Tailerra, abenduak 3, 20.00etan

Tabakalerak eta Azala espazioak (Lasierra, Araba) lankidetzan antolatua

 

 

EndPlay: An Observatoryaurkezpenean dantza baten jaiotzaren lekukoak izango gara, ekintza bakarrean eratorria, gorputzaren irudimenaren bidezko kutsatzea, ondorioen dantza, iritziaren antzerkia,gorputzaren zirkunstantziak argitzen dituzten arreta eta asmoen bat-egite galkorra.

EndPlay: An Observatory aurkezpenarekin isten da Lisa Nelson koreografo amerikarrak zuzendutako “Tuning scores: konposizioa, komunikazioa eta irudimen sena” formakuntza-sorkuntza proiektua. Proiektua lantegi batekin (Azala, azaroak 21-25) eta laborategi batekin (Tabakalera, azaroak 28-abenduak 3) osatu da. Azken honetan, horretarako propio aukeratutako zortzi sortzailek hartu dute parte.

Lisa Nelson dantza sortzailea da, inprobisazioaren performerra, eta performancean etamugimenduaren behaketanzentzumenen rola arakatzen lau hamarkada baino gehiago daramatzan artista kolaboratiboa. Bideoaren eta dantzaren gaineko ikerketatik abiatuta, denbora errealean egindako ediziora eta performancera hurbiltze lan bat garatu zuen, eta “Tuning Scores” izena jarri zion. Nelson mundu guztian barrena bidaiatzen da dantzak sortzeko, interpretatzeko eta erakusteko, eta Steve Paxton, Scott Smith eta Daniel Lepkoff bezalako artistekin epe luzerako lankidetzak izaten ditu. 1987an New Yorken “Bessie” dantza eta performance saria, eta 2002ko Alpert arteetarako sariak lortu zituen. 1976. urteaz geroztik hainbaten artean argitaratutako Contact Quarterly nazioartekoaldizkariko kide da, dantza eta inprobisazioari buruzko aldizkarian hain zuzen. Vermonten bizi da, Estatu Batuetan.

Photo by Frank Beauboi
diseinua: leirelana.com