CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » 8. PROKLAMA
8. PROKLAMA

Lantegien eta topaketen programa

Artium (Gasteiz), urriak 15

Proklama arte bizien programa Artium eta Azala-ren artean lankidetzan antolatzen da

 

 

 

 

MAILEGU-ESKAERA

Iratxe Jaio-k eta Klaas van Gorkum-ek koordinaturiko topaketa

Artiumen, Ekialde-Goikoa aretoan, doako jarduera

Urriaren 15ean, larunbata 

 

10.00-11.00 Sarrera: Iratxe Jaio-k eta Klaas van Gorkum-ek

11.00-12.00 Aurkezpena: Xurxo Ayán-ek

12.00-13.00 Kontakizuna: Harkaitz Cano-k

16.00-17.00 Aurkezpena: Iñaki Martínez de Albéniz-ek 

17.00-18.00 Erakusketa-proposamenaren aurkezpena: Haizea Barcenilla-k eta Enrique Martínez Goikoetxea-k Ane Lekuona-rekin, Amaia Carballo-rekin eta Andere Olaso-rekin batera

18.00-19.00 Elkarrizketa: Imanol Agote-ren eta Daniel Castillejo-ren artean. Moderatzailea: Haizea Barcenilla

 

Zerbait ozenki esatea. Zerbait adierazteko, toki bateratu bat aldarrikatzeko, ahots edo oihu andana igortzea. Zerbait modu argian eta jendaurrean esatea. Gobernu bat edota gertakizun bat hotsandiz adieraztea. 8. Proklama honekin honekin lantegi- eta topaketa-programarekin jarraituko dugu Vitoria-Gasteizen, eta galdera honetara itzuliko gara: «Gu, herria», zein neurritan da ariketa performatibo bat? Galdera honek Judith Butler-en testu batean –«Gu, herria». Bilera-askatasunaren inguruko gogoetak– du jatorria. «”Gu, herria” herriaren subiranotasun modu baten enblematzat jotzen dugun esapide bat da, zeinak inplikatzen baitu pertsonek modu politiko anitzean elkar daitezkeela eta elkar izenda dezaketela. Horrek ez du esan nahi, ordea, guztiak bat datozenik, baizik eta jabetzen direla autoberrespena prozesu kolektibo eta partekatua dela». Proklamaren zortzigarren edizio honetan aztertuko dugu, Iruña-Veleiako aurkikuntza arkeologikoaren jatorrizko piezekin Artium Arte Garaikideko euskal Zentro-Museoan erakusketa bat egiteak izango lituzkeen legearekiko eta gizartearekiko ondorioak, eta baita ondorio etiko eta estetikoak ere. 

 

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum dira proiektuaren abiatzaileak. Rotterdam-en bizi dira, Herbehereetan, eta 2001. urteaz geroztik lan egiten dute elkarrekin. Beren lanetarako dokumentazioa erabiltzen dute, eta haren bidez norbanakoen eta erkidegoen jarduteko gaitasuna aztertzen, giro politiko eta sozial jakinetan. Haien bakarkako erakusketen artean aipatzekoak dira: Los márgenes de la fábrica, ADN Platform (2014), Bartzelona; Réinventer le monde (autour de l'usine), FRAC Aquitaine, Bordele (2013). Taldeko erakusketetan ere egon dira ikusgai haien lanak, esate baterako: 1966 | Gaur konstelazioak | 2016, San Telmo Museoa, Donostia; Life's Finest Values en Kunsthalle Exnergasse, Viena, Austria; Stem Terug (Vote Back), De Appel arts centre, Amsterdam; Mutual Matters, Konsthall C, Stockholm.

Xurxo M. Ayán Vila-k Juan de la Cierva doktoretza-ondoko ikerketa-kontratua du eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldearekin lan egiten du. Santiago de Compostelako Unibertsitatearen aparteko saria jaso zuen eta CSIC-en Instituto de Ciencias del Patrimonio-n jaso zuen arkeologo-prestakuntza. Nazioarteko hainbat proiektutan aritu da ikertzaile, besteak beste, Txilen, Ekuatore Ginean eta Etiopian. Gaur egun bi proiektutan ari da lanean: «Arqueología de la guerra civil y socialización del patrimonio en Euskadi» eta «Materialidades y memorias de la colonización agraria e industrial del franquismo».

Harkaitz Cano idazlea da. Beti oporretan (2015) ipuin-bilduma eta Twist (2011) nobela ditu fikzioko azken lanak. Musikari askorentzat idazten ditu abestiak (Petti, Lou Topet, Jabier Muguruza...), sarritan aritzen da haiekin elkarlanean eta testuak errezitatzen ditu oholtza gainean. Komikoentzako gidoiak, poesia eta haur literatura ere idatzi du. Baita saiakerak ere: Txalorik ez, arren (2014) eta Zinea eta literatura: begiaren ajeak (2008). Eta, azkenik, Hanif Kureishi, Anne Sexton eta Allen Ginsberg idazleen lanak ere itzuli ditu euskarara. 

Iñaki Martínez de Albéniz-ek UPV-EHUn egin zuen Soziologiako doktoretza. Unibertsitate bereko Soziologiako 2. Sailean ematen ditu eskolak. Bere ikerketetan talde-nortasunak eta kulturaren industriak jorratu ditu batik bat, nortasunaren, gastronomiaren eta artearen industriei arreta berezia eskainiz. Artikulu ugari gargitaratu du gai horiei buruz aldizkari espezializatuetan. Gaur egun The Candy Project. Candy, Social Change and Maps of Taste ikerketa-proiektuaren zuzendaria da, Mugaritz jatetxearekin eta Slow Food International-ekin lankidetzan. 

Haizea Barcenilla. Kritikoa, komisarioa eta UPV-EHUko Artearen Historiaren irakaslea da. Komisariotzari eta esparru publikoari buruzko ikerketa batekin lortu zuen espezialitate horretan Doktore maila. Erakusketen munduarekiko hurbilketa ugari egin ditu generoaren ikuspuntutik. Besteak beste, Hilma af Klint eta Eileen Gray artisten erakusketak aztertu ditu, eta Bilboko Arte Ederren Museoaren erakusketa- eta erosketa-politikak. Berria egunkarirako idazten du, hainbat museorekin elkarlanean aritzen da arte garaikidearen, lan berrien ekoizpenaren eta artistentzako testuen inguruan.  

Enrique Martínez Goikoetxea Artium Bildumaren artatzailea da izen bereko museoan. Arte Ederretan lizentzia lortu ondoren, Aldi Baterako Erakusketen Saileko komisario gisa aritu da, eta haren eskutik atera dira, besteak beste, Gravity eta Erabili aurretik astindu proiektuak. Museoko programarekin lotutako katalogoetarako testuak idazten ditu eta Bildumaren zenbait aurkezpen komisariatu du, esate baterako, Ispilu-irudia eta une honetan ikusgai dagoen Irribarrearen segada

Ane Lekuona-k, Amaia Carballo-k eta Andere Olaso-k duela gutxi lortu dute Artearen Historiaren gradua UPV-EHUn.

Imanol Agote. Historiagilea da, eta, gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Kultura-Ondarearen, Hezkuntzaren, Hizkuntza-Politikaren eta Kulturaren zuzendaria

Daniel Castillejo. Arte Ederretako lizentzia atera zuen UPV-EHUn. 2008ko urriaz geroztik Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Musoearen zuzendaria da. Horren aurretik, Artiumeko Bilduma Iraunkorraren eta Analisi Artistikoen Sailaren arduraduna izan zen, eta lehenago, Vitoria-Gasteizko Amárica aretoaren arduraduna.

 

Egitarauak 9. Proklamarekin jarraituko du 2017ko otsailean

Solicitud de préstamo
diseinua: leirelana.com