CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » 7. PROKLAMA
7. PROKLAMA
 
 
 
 
 
ZELATAN, ARRASTO BILA, MIAKA: ETORKIZUNA PARTEKATZEN
Lanerako, elkartzeko eta igarotzeko eremua. Koordinatzaileak: Rosa Casado & Mike Brookes
Artium, Plaza aretoa, doako jarduera
Irailaren 12tik 16ra, 17:00etatik 20:00etara
Irailaren 17an, 10:00etatik 14:00etara
Rosa Casado-rekin & Mike Brookes-ekin solasean, irailaren 17an, 12:30etik 14:00etara
 
TANGO ETA MILONGA PERIFERIKOA
Federica Folcó-k koordinatuko du lantegia Periférico-ren kideen laguntzarekin 
Artium, aurreko plaza
Izen-ematea: proklamar@gmail.com (toki mugatua) 
Irailaren 15ean eta 16an, 18.00etatik 20.00etara
Milonga, La Mostrenka (Cubo kalea), irailaren 17an, 18:30etik 21:30era
 
MUGARA HURBILTZEA
Itsaso Iribarren-en eta Germán de la Riva-ren performancea 
Artium, aurreko plaza, doako jarduera 
Irailaren 16an, 20:30ean
 
 
* Irailaren 14tik aurrera Mugara hurbiltzea performancea eta Tango eta Milonga periferikoa lantegia Langraiz Okako Badaia BHIn eta Vitoria-Gasteizko Samaniego BHIn egongo dira. Programa osoa www.azala.es eta www.artium.org guneetan
 
 
 
 
 
Zerbait ozenki esatea. Zerbait adierazteko, toki bateratu bat aldarrikatzeko, ahots edo oihu andana igortzea. Zerbait modu argian eta jendaurrean esatea. Gobernu bat edota gertakizun bat hotsandiz adieraztea. 7. Proklama honekin lantegi- eta topaketa-programarekin jarraituko dugu Vitoria-Gasteizen, eta galdera honetara itzuliko gara: «Gu, herria», zein neurritan da ariketa performatibo bat? Galdera honek Judith Butler-en testu batean –«Gu, herria». Bilera-askatasunaren inguruko gogoetak– du jatorria. «”Gu, herria” herriaren subiranotasun modu baten enblematzat jotzen dugun esapide bat da, zeinak inplikatzen baitu pertsonek modu politiko anitzean elkar daitezkeela eta elkar izenda dezaketela. Horrek ez du esan nahi, ordea, guztiak bat datozenik, baizik eta jabetzen direla autoberrespena prozesu kolektibo eta partekatua dela». Proklamaren zazpigarren edizio honetan, Vitoria-Gasteizko kaleetan barrena kuxkuxean ibili den lagun talde bati dei egin diogu, dagoeneko desagertu denaren edo desagertzear dagoenaren arrastoaren bila ibiltzeko. Bazterrak miatzeko eta aurkitutakoetan bila jarraitzeko elkartuko gara; zeru zabalari begiratuko diogu, eta milongan elkar besarkatuko dugu.  
 
Zelatan, arrasto bila, miaka: etorkizuna partekatzen. Hiria erabiltzen eta betetzen dugun modua du aztergai proiektu horrek, hiria bizitzeko moduko lekua izateko egiten ditugun eta egin ditugun gauza txiki eta mundutarrak; eguneroko erabilera eta gauza horiek miatzen dira, sarritan hautematen ez ditugunak eta denboraldi batez gure portaera eta ingurua moldatzen dutenak, elkarrekin bizi garen lekuen alde soziala eta ekologia egiten lagunduz. Rosa Casado-k eta Mike Brookes-ek Vitoria-Gasteizen bizi diren edota bizi izan diren, hiriarekin harreman bat duten edo izan duten pertsonak gonbidatu dituzte hiriaren paisaia aldakorrean uneren batean bizirik egon ziren eta bertako sozio-aniztasunaen bilakaera agerian uzten duten lekuak ezagutzen eta zerrendatzen lagun diezaieten; esparru publikoen ahalbide, modu era erabilerak, orain desagertzeko arriskuan daudenak edota dagoeneko desagertu direnak. Aste horretan Artiumeko Plaza aretotik igarotzera gonbidatzen gaituzte, hiri honetako kale, plaza eta parkeetan gure egunerokotasunari itxura eman dioten gauzei, tokiei eta gertakizunei buruz pixka batean hizketan aritzeko. Rosa Casado & Mike Brookes askotariko diziplinak jorratzen dituzten bi artista dira, ekintza abiapuntu harturik igarotzen garen, betetzen ditugun eta bizi garen espazioen inguruan lan egiten dutenak. Rosa Casado eszenaren esparrutik dagor, baina testuinguruekiko interesa dela eta ingurumen-, sistema- eta konplexutasun-, eta fisika-estudioetan ibili da. Mike Brookes arte plastikoetatik dator, eta ikerketa-lan bat egiten ari da aldi berean bitarteko ugari erabiliz: margoa, marrazkia, performancea eta testua, besteak beste. 2000. urtean hasi ziren Rosa eta Mike elkarrekin lan egiten.
 
Tango eta milonga periferikoa. Jatorriz gizarte-dantza bat izatearen indarra dauka tangoak. Rio de la Platan jaio eta beste gizarte eta talde batzuetara zabaldu ahala aldatu eta aberastu egin zen. «Tangoa dantzatzeko, jendea elkartzen den lekua da “La Milonga”; itxurakerien gizarte-bilbe bilakatzen du espazioa. Jaia da guretzat, besarkatzeko erritu bat. Sentiberatasunen eta subektibitateen aniztasun izatearen aberastasunean sinetsiz sustatzen ditugu topaketak. Zatozte dantza egitera, eta hiru minutuz ezezagun bat besarkatzeak duen misterioari errenditzera». Federica Folco dantza-sortzailea eta -irakaslea da. Ekintzak proposatzen dituenean, kontuan izaten du dantzaren jarduna gorputza eta haren nahiak askatzearen zerbitzura egon daitekeela. Bere arloaren garapenarekin konprometituta dago, eta beraz, dantzaren eta gorputzaren –elkartzeko, ahalduntzeko eta eraldatzeko bidea– garapenarekin. Latinoamerikan eta Europan partekatu du bere lana. Periférico taldean dago, eta 2008az geroztik lan egiten du haiekin Montevideon. Harrezkero, antzerki-lanak sortu, milongak kudeatu eta lantegiak antolatu dituzte tangoaren alderdi soziala, garaikidea eta politikoa kontuan hartuz. Periféricoren kide dira, orobat: S. Lans, E. Ferrer, A. Dominguez, G. Farias, G. Penna eta S. Niz
 
Mugara hurbiltzea hiru mastadun koreografia da, hiru mastadun poesia. Pertsona orok bizitzan aurkitzen dituen erronkak ditu ardatz, eta parekotasun bat egiten dute eskalatzearen erronkarekin eta mendi-gailurra menderatzearekin. «Gutako bakoitzak mundu honetan betetzen dugun lekuaren inguruan gogoeta egiteko erabiltzen da parekotasun hori. Geure buruari jartzen dizkiogun eta gainditu nahi ditugun mugei buruz. Lurrekoa eta jainkozkoa hurbilduz doaz, eskalatzailea gailurrerantz igo ahala. Heriotzarekiko hurbiltasunak bizirik irautearen mugaraino garamatza, mugimenduaren akuilua norbere burua gainditzea den bizimodu batean», hara zer dioten eszena-lanaren eta ikus-entzunezkoen sortzaile Itsaso Iribarren-ek eta Germán de la Riva-k. Beren lanetan gaur egungo gaien inguruan gogoeta egiteko espazioak sortzen dituzte, esate baterako, lan-harremanen eta familia-harremanen inguruan (Just for the money, una historia de circo, 2015), gorputzaren eta mugimendua hautemateko sistemen inguruan (Trio Audiovisual, 2010) eta gizakien eta makinen arteko harremanaren inguruan (Gazpacho, 2009). Itsaso eta Germán goi tituludunak dira dantzan, zirkuan, arte ederretan eta ingeniaritzan, hamalau etxetan bizi izan dira Europa eta Amerika artean. Etxe horietatik gertu aurkeztu dituzte beren piezak, eta han pasa dute denbora, batzuetan oso egitekotsu, beste batzuetan ez hainbeste.  
 
 
 
Proklama Artiumek eta AZALAk elkarlanean antolatzen duten arte bizien inguruko egitarau sorta da
Egitarauak 8. Proklamarekin jarraituko du 2016ko urriaren 12tik 16ra
© Mike Brookes
argazkiak
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
erlazionaturiko artxiboak
diseinua: leirelana.com