CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » INCREARTE MASTERRA AZALAN
INCREARTE MASTERRA AZALAN

 

Egun horretan, beren proiektuetan lan egiteaz gain, Ikerketa eta Sormena artean unibertsitate masterreko (UPV/EHU) ikasleek AZALAn egoitzan dagoen Alvaro Turrion musikariaren ATE IREKIAK saioan parte hartuko dute. 

Arteari buruzko Ikerketa eta Sorkuntzaren gaineko masterrak arte egituren eta pentsamendu egituren arteko harremanak ezartzea du xede. Esperimentazio artistikoaren bitartez bereganatutako pentsamendu mota argitzen saiatzea. Gure iritziz, pentsamendu hori gizabanakoaren etengabeko ekintza estetikotik dator, bere izaeratik banaezina izanik, eta unibertsitateko foroetan eraiki behar da, horiek ezagutza autonomoaren gizarte gisa ulertuta.

Beren garapen esperimentalean beren metodoak ere zalantzan jartzeko gai diren ikerketa sistemak bideratzean datza, arteari buruz ikertzeak gehiago eta biziago sakontzea esan nahi duen heinean eta, sakontze hori eztabaidaezina izan gabe, zorrozki berrestekoa baino, galdetzaileagoa.

Argitu beharra dago ikerketa master hau doktoregorako sarbidea dela, izaera zuhur eta kritikoa duela eta arte garaikidearen eta hori gure gizarte eta kultura ingurunean erakusteko arazo kualitatiboak, ez kategorikoak, aztertzen dituela.

Master honek ikerkuntza jarduna du helburu eta bi ezaugarri berezi agertzen ditu. Lehenengoa, transdiziplinartasuna; non ikerkuntza bera errealitatearen maila ezberdinen aldi bereko ekintzak eragindako dinamikak sortzen duen interesetik abiatzen baita. Bestea, sailartekotasuna, Artea eta Teknologia, Irudigintza, Eskultura eta Pintura sailak batzen baititu, garaiko arteari hertsiki loturiko jakintza desberdin bezain osagarriak bateratzen dituena.

Masterreko ikasleek AZALAn egingo duten bisitarekin, hiru dira dagoeneko espazian lan egiten duten ikasketa komunitateak. 

Urtero, Arte Eszeniko eta Kultura Bisualari buruzko Masterreko (Artea-Universidad Castilla La Mancha) ikasleek gutxienez bi asteko egoitza burutzen dute Azala espazioan. 

Horiekin batera, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko hirugarren mailako ikasleek ere lan saioak egin izan dituzte espazioan.

alvaroturrion.com
diseinua: leirelana.com