CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » BOSGARREN PROKLAMA
BOSGARREN PROKLAMA

Lantegien eta topaketen programa

Artium, ekainaren 20tik 27ra bitartean

PROKLAMA Artium eta AZALAren arteko lankidetza-programa da

 

 

 

ATLAS GASTEIZ

Ana Borralhok eta João Galantek zuzendutako lantegia

Hiriko 100 laguni zuzendua

Argibide gehiago: proklamar@gmail.com

Artium, Ekialde-Goikoa aretoa, ekainaren 20tik 25era

 

ELKARREKIN EGOTEKO GAUZAK

José Antonio Sánchezek zuzendutako mintegia

Izen-ematea: proklamar@gmail.com (leku mugatuak)

Artium, Plaza aretoa, ekainak 26 ostirala, 16.00etatik 19.30era / larunbata, ekainak 27, 10.30etik 14.00etara

 

ATLAS GASTEIZ

Ana Borralhok eta João Galantek zuzendutako performancea

Artium, Ekialde-Goikoa aretoa, ekainak 26 ostirala, 21.30ean, doako jarduera

 

 

Zerbait ozenki esatea. Zerbait adierazteko, toki bateratu bat aldarrikatzeko, ahots edo oihu andana igortzea. Zerbait modu argian eta jendaurrean esatea. Gobernu bat edota gertakizun bat hotsandiz adieraztea. 5. Proklama honekin lantegi- eta topaketa-programarekin jarraituko dugu Vitoria-Gasteizen, eta galdera honetara itzuliko gara: «Gu, herria», zein neurritan da ariketa performatibo bat? Galdera honek Judith Butler-en testu batean –«Gu, herria». Bilera-askatasunaren inguruko gogoetak– du jatorria. «”Gu, herria” herriaren subiranotasun modu baten enblematzat jotzen dugun esapide bat da, zeinak inplikatzen baitu pertsonek modu politiko anitzean elkar daitezkeela eta elkar izenda dezaketela. Horrek ez du esan nahi, ordea, guztiak bat datozenik, baizik eta jabetzen direla autoberrespena prozesu kolektibo eta partekatua dela». Proklamaren bosgarren edizio honetan, pertsonen ordezkaritasunari begiratuko diogu eta lurraldearekin lotzeko ditugun moduei. Baita disidentzia aukerei eta ordezkapenaren etikari ere.

 

Atlas Gasteiz. Ana Borralhok eta João Galantek Vitoria-Gasteizko 100 laguni zuzendutako lantegi bat emango dute, eta bukaeran eszenalan paregabea aurkeztuko da. ATLAS agertokian 100 lagun biltzen dituen ikuskizuna da. Bakoitzak bere lanbidea eta bere nortasuna du. Gizarte-antolakuntzaren atlas moduko bat da, gizon-emakumeen irudikapen garaikide bat, norberak gizartean betetzen duen rola, eginkizuna edo betekizuna abiapuntu hartuta. ATLAS performance bat da gainera, ideia bat, proiektu bat, taldean burutzen den ekintza bat, lurraldearekin lotzeko modu bat, zeinaren bidez parte hartzen duten pertsonek gertaera bakan eta berezia sortzen duten, toki eta une jakin batean. Arteak gizartean duen betekizuna bizirik dagoen usteak sustatutako lana da, gainera. Esperientzia hiriko 100 laguni zuzenduta dago, zeinahi dela ere beren lanbidea. Edozein esparrutan diharduten gizon-emakumeei: etxeko langileak, ikasleak, artistak, ekonomialariak, saltzaileak, elektrizistak, hegaldiko zerbitzariak, astronautak, jostunak, ile-apaintzaileak… Munduko zenbait hiritatik igaro ondoren, hemen dugu lehendabiziko aldiz, Vitoria-Gasteizen.

 

Ana Borralho eta João Galante 2002an hasi ziren elkarrekin lan egiten. Hona lankidetza horren emaitza batzuk: Mistermissmissmister (2002) I love you (2003) No body, never mind, 001 (2004) Sexy MF (2007), Gritos de artistas (2010) y Só há uma vida e nela quero ter tempo para construir-me e destruir-me (2015). 2004tik aurrera nazioarteko jaialdi ugaritan erakutsi dituzte. No-Musicos Jimmie Durham taldearen eta casaBranca elkartearen kide eta sortzaileak dira, eta Verão Azul arte performatzaileen jaialdiaren zuzendariak. Borralho eta Galante ez dira artista pare bat bakarrik, bikotea dira bizitzan, eta hori ezaugarri garrantzitsua da haien lana ulertzeko. Artista-pare izateak ahaleginak elkartzea eskatzen du edota onartzen du, behintzat. Baina bikote honengan, bat egite horrek indar bakar bat sortzen du. Horregatik, inoiz ez ditugu aurrez aurre antzezten ikusiko. Borralhoren eta Galanteren arteko buruz burukoa eta ikus-entzuleen aurrean kokatzen den bikote bat sinonimoak dira. Ez da maskara-joko bat, eta ezta nor nor den deskubritzeko joko bat ere. Haien lana ez da «bi batean» bat, bi gorputzetan banatutako batasun bat baizik. Baten identifikazioak bestearen ikonografia ulertzea dakar. Ez dago aurkirik gabeko ifrentzurik.

 

Elkarrekin egoteko gauzak. Zer-nolako eragina du jarduera eszeniko garaikideetan gizakien eta izaki bizidunen eta gauzen arteko harremanak gailuaren planotik irudikatzeak? Zer-nolako aukerak ematen ditu, eta zer-nolako erantzunak eman behar zaizkio? Desplazamenduak txikiak direla uste daiteke, eta saia gintezke, segi eta segi, jarduera horiek kategoria tradizionalekin jasotzen eta analizatzen ere. Hala ere, kategoria berriak pentsatzerakoan, azaleratzen ari diren errealitateak behartuta egingo dugu, eta errealitate horiek iraganeko figurek inposatutako mugekin bat eginda datorren bortizkeriaren bitartez soilik taxutu daitezke. Gailuak eszena gainean pentsatu ahal izatea inmanentziazko espazio batean elkarrekin egoteko modu berrietan pentsatzea da. Espazio horretan, askoz premiatsuagoa da izaki bizidunen eta gauzen arteko harremana, baina elkartasun handiagoa ere bai, ez baitago kanpotik lanean ari den hierarkiarik, eta gauza gehienak, gehiago edo gutxiago, jada gizatiarrak baitira. Gailuek komunitatea lantzen dute, jolaserako inposatze edota gonbite baten emaitza modura; inposatzearen eta gonbitearen arteko ezberdintasuna anbiguoa izan daiteke batzuetan, antzezpenaren eta parte-hartzearen artekoa ere izan daitekeen bezala.

 

José A. Sánchez. Irakasle, ikerlari eta estetika eta praktika artistiko garaikideari buruzko liburu eta testuen egile, literaturaren, arte eszenikoen eta zinearen alorrean. Filosofian doktore eta katedraduna Cuencako Arte Ederren Fakultatean (www.uclm.es). Artea-ren kide sortzaile (www.arte-a.org). Argitaratu dituen liburuen artean aipatzekoak dira: Brecht y el expresionismo (1992), Dramaturgias de la imagen (1994), Prácticas de lo real (2007) y Ética y representación (2015). Irakasle gonbidatua Argentina, Brasil, Chile, Kolonbia, Kuba, Mexiko eta Erresuma Batuko unibertsitateetan. Arte Eszenikoetako Artxibo Birtualaren sortzaile eta zuzendari (www.artescenicas.org). Cairon. Revista de Estudios de danza (2007-2011) aldizkariaren zuzendari. Arte eszenikoei buruzko nazioarteko hainbat aldizkariren eta liburu-bildumen Argitalpen Kontseiluen kide. Praktika Eszenikoen eta Kultura Bisualen Masterrean (2009-2016) eta praktika kritikoen gaineko Teatralidades Expandidas (2013-15) ikastaroaren zuzendari-kidea, biak Sofia Erregina Museoren lankidetzarekin. Hainbat proiekturen komisarioa izan da: Desviaciones (Madril 2001–Blanca Calvo eta La Ribotekin), Situaciones (Cuenca, 1999, 2001, 2002), Seminario Internacional sobre nuevas dramaturgias (Murtzia, 2009), Jerusalem Show (Jerusalen eta Ramala, 2011– Lara Khaldi-rekin), No hay más poesía que la acción (MNCARS, 2013) eta Habitar la dispersión (MNCARS, 2014 – Fernando Quesadarekin)

 

Egitarauak 6. Proklamarekin jarraituko du 2015eko urrian.

ATLAS, Ana Borralho y Joao Galante
diseinua: leirelana.com