CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » 6+1. Proklama 4 eta 5, TOPO, mintegiak, laborategiak, egoitzak
6+1. PROKLAMA 4 ETA 5, TOPO, MINTEGIAK, LABORATEGIAK, EGOITZAK

 

 

 

 

 

AZALAk seihilekoaren programa aurkeztu du bere zazpigarren urtea izango den honetan.

Sorkuntza, ikerketa eta formakuntza izango dira AZALA espazioaren ildo nagusiak 2015ean zehar. Ateak ireki zituenetik zazpigarren urtea izango da honakoa eta lehen seihilekoan, bere lan ildo nagusiak sendotzea du helburua, hots, ezagutza, artea eta pentsamenduarentzat testuinguruak ekoizten jarraitu, beste egiturekin lankidetzan jarraitu, genero berdintasuna eta landa gune baten integrazioa eta dibertsifikazioa.

Naturaltasunez bertakoa eta nazioartekoaren artean kokatuz, Lasierrako kreazio espazioak PROKLAMA arte bizien programaren aurtengo hiru edizioak prestatzen dihardu. ARTIUM-ekin lankidetzan burutzen den topaketa eta lantegi egitarauak, besteak beste, L´alakran, Ana Borralho eta Joao Galante-ren Atlas lana, Rara Troupe eta José Antonio Sánchez gonbidatuko ditu.

EGOITZEN EGITARAUAren barruan, Azalak aurten ere Máster en Práctica Escénica y Cultura Visual-eko ikasleak hartu ditu. Hilabete oso batean zehar eta hirugarren urtez, masterreko ikasleek aukera izan dute beren ikasketa eta ikerketa prozesuetan sakontzeko. Otsailean eta martxoan, Dikothomia taldeta eta Ion Munduate koreografo gipuzkoarrak izango dira lanean. Udaberriarekin batera iritsiko dira berriz Losquequedan (Valentzia) nahiz Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artista euskaldun-holandarrak.

FORMAKUNTZA programaren barruan, “La Rara Troupe. Des-plazatuak” Belén Sola eta Chus Domínguezeek (León) koordinatutako proiektua lanean izango da Azalan martxoan zehar. Hilabete horretan ere Bojana Kunst filosofo eta arte eszenikoen teoriko eslobeniarra gonbidatu du espazioak berriro ere mintegi bat gidatzera.

Aurtengoan, TOPO egitasmoa bultzatuko du espazioak halaber. Urte osoan zehar espazioak lagunduko dituen egoitza zein ibilbide sorta izango da. Ion Munduate, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Ricardo Antón eta Laia Cabrera izango dira, besteak beste, TOPO programaren barruan.

Zazpi urte igaro dira Azalak bere ibilbidea hasi zuenetik, eta ordutik hona erreferente bilakatu da, bai gure testuinguruan hala nola estatu mailan eta nazioartean ere. Izan ere, AZALA espazioa topagune bat da: ikerketa eta kreazio lanak garatu ahal izateko denbora-espazio egoki eta kalitatezko bat behar duten artista eta pentsalarien topagunea. Ordutik hona gora egin dute Azalaren jarduerak eta bertan parte hartu duten pertsonen kopuruak. Ez alperrik, Azalatik iaz abiatu ziren PROKLAMA arte bizien programak eta “Penintsulako izkin bazter honetan” formakuntza-kreazio lankidetza programak ikusgarritasun maila handiagoa eman diote espazioari.

2014an zehar, esate baterako, Azalak 20 egoitza eta 19 jarduera antolatu ditu, azken hauek Ikasketa Jarraituen Programaren barruan. Aipatutakoez gain, ehunka izan dira eta izango dira beraz Lasierrako espazioan kalitatezko denbora-espazioaz baliatu eta baliatuko diren artista eta ikerlariak.

Horrekin batera, eta ezagutza nahiz testuinguruen ekoizpenean lan egin ahal izateko, AZALAk bere lankidetza sarea sendotu du. ARTEA (Alkalako unibertsitatea), L´animal a l´esquena (Girona), Societat Dr Alonso (Girona), Bulegoa z/b (Bilbo), Muelle 3 (Bilbo), La Fundición (Bilbo), La Alhondiga (Bilbo), KaXilda (Donostia), Artium (Gasteiz), la sala Mostrenka (Gasteiz), Inmediaciones Jaialdia (Iruñea) eta BADco (Zagreb), dira besteak beste, jarduera batzuen antolaketan izan ditugun eta izaten ari garen lankidetzetako batzuk. 

Praktika artistikoen hurbilketa transdiziplinarra jarraituz, AZALAk testuinguruak ekoiztu eta haiek gizartean zabaltzeko lan egiten du. Sortzaile, artista, pentsalari eta ikuslegoaren (bertakoen) artean loturak eta konexioak sortzen ditu, inguratzen gaituen arte, kultura eta ekosistema soziopolitikoa aberasteko.

Dikothomia
diseinua: leirelana.com