CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » IZEN-EMATEA IREKIA
IZEN-EMATEA IREKIA

 

THE QUIET VOLUME  Ant Hampton eta Tim Etchells

Bikoteka entzuteko autoantzerki pieza bat

abenduaren 16tik 20ra bitartean, Koldo Mitxelena EHUko liburutegian (Nievas Cano kalea, Gasteiz) 

 

Ordutegi ezberdinetan. Beharrezkoa da aurretik izena ematea.

3. Proklama egitarauaren barruan

 

The Quiet Volume [Bolumen isila], performance xuxurlatua da, auto-ekoiztua eta automatikoa, liburutegi bateko irakurketa gelan bi lagunen artean entzuna izateko sortua. Piezak mundu osoko liburutegiak amankomunean duten tentsioa arakatzen du:  isiltasuna eta irakurketaren kontzentrazioa bateratzen dituen egoera hori, intimoa eta aldi berean publikoa den leku batean norbaitek liburu bat irakurtzen duen oro ematen dena. Bi ikusle/ partaide eserita daude bata bestearen alboan, liburu multzo baten ondoan. Eserita daudela instrukzio xuxurlatuak eta idatziak jasotzen dituzte, liburuaren orrialdeetan zehar bidaia enigmatikoa egitera eramango dituztenak. Bien artean liburu orotan latente den irakurketa intimoa eta bakartiaren artean dagoen xarma gertatuko da, orain irakurlez irakurle isiltasunean bidaiatzen duena.

INSCRIPCIÓN ABIERTA
erlazionaturiko artxiboak
diseinua: leirelana.com