CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » ALGO VALIOSO SE AGOTA
ALGO VALIOSO SE AGOTA

 

"Algo valioso se agota", Penintsulako izkin-bazter honetan proiektuaren baitan BAD jaialdian sortutako lana, La Fundición (Bilbo) aretoan aurkeztuko da urriak 30ean eta azaroaren 1ean.

“Algo valioso se agota” objektu artistikoa Penintsulako izkin-bazter honetan proiektuan txertatua dago. Eginez ikasi dute proiektuko partaideek, objektua bera sortzen.  “Algo valioso se agota” proiektuaren baitan sortzen da, beraz, eta orain modu autonomoan aurkeztuko da. 

Prozesuan zehar topatu eta landutako proiektuak datak izan dira, eta datek bere baitan daramaten guztia: inskripzioa, ebokazioa, iragana, oraina, etorkizuna, zenbakiak, norbanakoaren istorioak, gertakizun kolektiboak, memoria. 

Sorkutzan eta zuzendaritza pedagogikoa: Cláudia Dias. Laguntzailea: Cecília Laranjeira. Sofía Asencio, Laida Azkona, Idurre Azkue, Giulia Ferrato, Sandra Gómez, Loida Gómez, Itsaso Iribarren, Ángela Millano, Matxalen de Pedro, Idoia Zabaleta, Carolina Campos, Daniel Pizamiglio eta Luciana Chieregatiren partaidetzarekin. Antolatzaileak: Azala, Muelle 3 eta La Fundición. Ekoizpen exekutiboa: María Salazar/Histeria Kolektiboa. Koprodukzioa: Muelle 3, La Fundición, Azala  eta BAD Jaialdia.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Saila eta INAEM-en (Instituto Nacional de las Artes Escénicas y de la Música) babesarekin.

ALGO VALIOSO SE AGOTA
diseinua: leirelana.com