CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » DESHEORZLEA LANTEGIA
DESHEORZLEA LANTEGIA

Societat Doctor Alonso (Girona) konpainiaren zuzendaritzapean 

Artium, urriaren 4tik 11ra arte

Ordutegia: 10.00-15.00 (asteburuetan) / 15.00-20.00 (astegunetan)

Izen-ematea:  proklamar@gmail.com (dohainik da, epea urriaren 2an amaitzen da)

2. Proklama programaren barruan, Artium-en eta Azalaren arteko lankidetzan

 

Azalan egingo duen egonaldian zehar, Societat Doctor Alonso arte eszenikoetako konpainiak laborategi irekia proposatzen du, gorputzaren eta hitzaren gaineko ikerkuntzan interesatuta dagoen ororentzat. Pertsona horiek bere taldearekin bat egingo dute Artium-en egingo den laborategian zehar.

Parte-hartzaileen profila irekia da, ez da zertan arte eremuan esperientzia edota lehenagotik aritutakoa izan beharrik.

Desehorzleak arreta hitzean jarri nahi du, eta bere ‘CORPOLOGIA’-n eta gorputzarekin eta akzioarekin duen bere erlazioan. Hitzak lurpetik aterako ditugu irudizko adieran zein zentzu errealean. Jada erabiltzen ez diren hitzekin arituko gara lanean, esanahiaz aldatu diren hitzekin eta hitz tabuekin. Hitzen ‘CORPOLOGIA’ ez da soilik sortzeko eta mundu fisikoa seinalatzeko gaitasuna duten hitzen ezaugarria, baizik eta mundu etikoa, sistema politikoa eta ordena soziala sortzeko gaitasuna dutenena ere. Proiektu honek hitzen eta bere erabileraren artean ematen den erlazio estu eta aldakorrak ikertu nahi ditu, baita haiengandik eratortzen diren akzioak ere.

Desehorzlea taldea honako hauek osatzen dute: Sofia Asencio, Tomàs Aragay, Jordi Claramonte, Jaime Conde Salazar, Barbara Sánchez eta Silvia Zayas. 

Tailerraren irekiera: urriak 10. Taldeak eta laborategiko parte-hartzaileek ikerkuntza-prozesuak emango dituen emaitzak aurkeztuko dituzte publiko aurrean.

Desehorzleak
logotipoak
diseinua: leirelana.com