CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » ERREKAN, ESTREINALDIA
ERREKAN, ESTREINALDIA

 

Errekan, ipuin liburu sonoroa da. Azalan bultzatu eta koordinatutako proiektu akustikolibidinala. Eskutik hitza idazketaren inburuan antolatutako laborategi sortaren testuinguruan sortutako egitasmoa da. 2011tik hona eta bost edizioetan zehar hainbat artista, dramaturgo, idazle, koreografo eta teoriko kreazio espazioan elkartu gara performatibitatea eta idazketaren ahozkotasuna ikertzera. Horrekin batera, idazketa eta ekoizpen teoriko nahiz artistikoaren artean dagoen harremana luzatzea bilatu dugu.  

 

Irudiak, testuak eta ahotsak: June Crespo, Elena Aitzkoa, Isabel de Naverán, Itziar Okariz, Marion Cruza Le Bihan, Miren Jaio, Cristina Redondo, Paula Caspao, Idoia Zabaleta, Ixiar Rozas.

Edukien edizioa eta proiektuaren koordinazioa: Idoia Zabaleta, Ixiar Rozas

Grabazioa, audio edizio eta web diseinua: Rafael Martínez del Pozo. Lasierran, Azalan, grabaturiko liburua, 2014ko apirilaren 7tik-11era bitartean.

 
Eremuak-en laguntzarekin egindako proiektua.
ERREKAN
erlazionaturiko loturak
diseinua: leirelana.com