CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » ZOOM OUT
ZOOM OUT

Itziar Okarizek zuzendutako lantegia

Artium, ekainaren 9tik 14ra bitartean

Ordutegia: 10.00etik 14.30etara (ostirala 13an, 16.30etatik 21.00ra izango da)

Izen- ematea:  proklamar@gmail.com (dohakoa, epea ekainaren 2an amaituko da)

Proklama ≠ 1, Azalak eta Artiumek lankidetzan antolatutako egitarauaren barruan 

 

Zoom Out izenburuak bere azken performanceetako baten, Virginia Woolf II. Atala izenburukoaren prozesuari egiten dio erreferentzia. Zeinuen bitartez testu baten eraketa landu zuen pieza horretan, paisaia- itxurako zuen irudi bat agerrarazi arte.

Tailer honetan proposatzen den ariketa, hain zuzen, munduko zeinu- ekoizpenean performance- ekintzak betetzen duen rolaren, ezagutza bidezko eraikuntza- prozesuaren eta zeinuaren hainbat egoeraren arteko harremanean oinarrituko da.

Ekintza eta performance kontzeptuak praktikan jarriko dira tailerrean, hala nola beren errepresentazio eta erregistroak dakartzan arazoak landuko dituzte; horietako bakoitza, zehazki, ekintza baterako proposamen germinala izango da, beronen, bere erregistroaren eta performanceak dituen errepresentazio grafikoko formen arteko joan- etorriko bidean.

Performancearen inguruan gogoeta egiteko gonbitea da, zeinuak ekoizteko eta eraldaketa tresna baita. Tailerrak prozesu bat hasi nahi du, forma jakinik gabekoa, interesa duenarekiko bilaketa bultzada bat, non sentimendu bateratuak komunikazio- tresna bakar gisa jokatazen duela. Praktikarekin batera material gehigarriak ikusi eta irakurtzea proposatuko da. Nork bere esperientzia egitea izango da helburua, hortik harago, ez da bestelako azken helbururik izango.

Lantegiaren aurkezpen eguna: ekainak 13 eta 14

 

Itziar Okarizen (Donostia, 1965) ekintzek errepresentazio eta komunikazio dispositibo desberdinak abiarazten dituzte, hauek erabiltzen dituzten konbentzioak jarraituz haiengan haustura bat sortzeko. Adierazleen deskontestualizazioa, orden lojikoa, begiratzen duena eta begiratua denaren arteko rol aldaketa nahiz errepikapena erabiltzen duen prozesu mimetiko bat.

 

"Arrastoak/ Rastros. Inprovisazio librea eta eraikuntza" lantegiri buruz Itziar Okarizeri egindako elkarrizketa. Azala eta Audiolabek elkarlanean antolatutako lantegia Artelekun burutu zen 2013ko apirilaren 2tik 7ra, eta Okariz berak eta Seijiro Murayamak gidatu zuten. Hemen apirilaren 6an Okarizekin izandako solasaldia:

 

Arrastoak lantegia, Arteleku, 2013ko apirila
logotipoak
  • Logo Artium
argazkiak
  • © Marion Cruza
  • © Marion Cruza
  • © Marion Cruza
  • © Marion Cruza
  • © Marion Cruza
  • © Marion Cruza
  • © Marion Cruza
  • © Marion Cruza
  • © Marion Cruza
  • © Marion Cruza
  • © Marion Cruza
  • © Marion Cruza
diseinua: leirelana.com