CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » KONPOSIZIOA DENBORA ERREALEAN C.T.R. (4)
KONPOSIZIOA DENBORA ERREALEAN C.T.R. (4)

Claudia Dias-ek (Portugal) zuzendutako lantegia

Non: Muelle 3 (Bilbo)

Noiz: apirilaren 24tik 27ra bitartean

Ordutegia: 10.00tik 15.00ra

Prezioa: 60 €

Izena- emateko epea: apirilaren 18 arte muelle3@gmail.com helbidean

Muelle3, AZALA eta La Fundición- ek antolatuta.

 

Arte bizietan interesa duen sortzaile orori zuzendua.

 

Konposizioa denbora errealean teknika (CTR) João Fiadeiro artista portugaldarrak sortu zuen dantza garaikidearen testuinguruan. Arteak eta politikak elkar ukitzen duten zirrikituetan kokatzen da. Erabiltzen denean bestea beti aintzat hartzen da. Zentzu horretan eta artearen esparruan erabiltzen bada ere, hau da, esparru estetikoan, bere erabilera etikoa da. Erabaki asertiboak hartzen laguntzen du, hots, testuinguruarentzat egokiak izango direnak.  Bizikidetza kolektiboa du utopia, elkarrekin egotea, bai kontestu artisiko batean zein sozialean. 

 

Claudia Dias, (Lisboa, 1972). Sortzaile, interprete eta irakasle gisa egindako lanak harrera izan du nazioarteko jaialdi, egitura eta hainbat lekutan.Muelle3, AZALA eta La Fundiciónen antolatua,  BAD Jaialadia eta Bilbaoeszenaren lankidetza eta partaidetzarekin.

 

Lantegi hau “En esta parte esquinada de la península” formakuntza programaren barruaren baitan antolatzen da Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren diru- laguntzarekin. 

Composición en Tiempo Real CTR (3)
erlazionaturiko artxiboak
diseinua: leirelana.com