CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » GEUK: Guk GEure Kulturaz
GEUK: GUK GEURE KULTURAZ

Kulturaren egungo egoerak eta ondorioz etorkizunak kezkaturik, kulturgintzan ari garen eragile batzuek, iritzi eta proposamen truke kolektibo ahalik eta zabalenaren beharra dugula uste dugu. Euskal Herrian kulturgintzan ari garen guztiok elkartu, nork bere eguneroko jardunetik hitz egin eta aurrera begira elkarturik zer egin genezakeen adosteko ordua dugula iruditzen zaigu.

GUNE IREKIA deritzon metodologiari jarraiki, iritzi-truke zabalean oinarrituko da Durangon ospatuko den jarduera.

Guk kezka bizia dugu euskal kulturaren egoera dela-eta. Zerbait egin nahi dugu eta martxan gaude jada! Hortik datorkizu topaketa berezi honetarako gonbidapena.

Noiz? Otsailaren 27an (9:30-18:00)

Non? Durangoko Landako gunean (nola iritsi?)

Izena emateko orria. 10 € (bertan ordaintzekoak). Diru horregaz topaketen kudeaketa zein azpiegitura gastuak eta bufeta ordainduko ditugu.Bazkaltzen egotekoa?… Jakinaraziguzu, arren, hori zein beste edozein premia, izena emateko orrian.

Harremanetarako? 638.733.223 geukguneirekia@gmail.com

AZALAtik, KARRASKAN Euskadiko experientzi sortzaileen sarearen kide modura gehitzen gara GEUK osatzen duten beste egiturekin batera, Ahotsenea, Eskena, Kulturalive eta MIEk, deialdi hau sustatzera. 

GEUK: Guk GEure Kulturaz
erlazionaturiko loturak
diseinua: leirelana.com