Formakuntza jarraia programaren barruan, Azalak Elena Aitzkoa eta MUko HUHEZI fakultateko ikasleen arteko enkontrua antolatu du. Ikasleak Hezkuntza Artistiko Trasdiziplinarra (HAT) izeneko materian gorputzaren praktika artistikoak eta arte bizietan murgilduta dabiltza. Bere ikasketa prozesuaren baitan, aukera izango dute oraingoan Elena Aitzkoa azaroaren 10etik Azalan egiten ari den lana ezagutzeko. Dena mimo askorekin.