CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » 4+1. ESKUTIK HITZA, #MEETCOMMONS, ANNE- LAURE BOYER, JOSE OTERO, PERFORMANZERU ETA AZALA JAIA 13
4+1. ESKUTIK HITZA, #MEETCOMMONS, ANNE- LAURE BOYER, JOSE OTERO, PERFORMANZERU ETA AZALA JAIA 13

 

 

 

 

 

 

Uztailean zehar, AZALAk bi laborategi burutuko ditu “Eskutik Hitza (3)” eta “Amankomunean pentsatuko al dugu?”. Lehenego laborategian idazketarekin esperimentatzen jarraituko dute hirugarren urtez bilduko diren artista bisualak, arte komisarioak, idazleak, dramaturgoak eta ikerlariek. Aste batean zehar gonbidatuek praktika testualak arakatzen jarraituko dute, hala nola hauen eta kreazio artistiko garaikidearen arteko harremanak. Hilaren bukaeran, 20 lagun bilduko dira “Amankomunean pentsatuko al dugu?” #meetcommons-ek antolatutako laborategian. Ikasketarako testuinguru berriak arakatu nahi dituen topaketa da, zeinean kolektiboki artikulatu ahal izateko formak pentsatu- proposatu eta praktikatu nahi diren.

Abuztuaren 31ean Performanzeru eta Azala Jaia 13 ospatuko ditugu Azalan. Aurten ere, bi aste lehenago egoitzan izango dira Azalan Performanzeru 13 ibilbide artistikoa prestatuko duten sortzaileak. Oraingo edizioan José Otero (Burgos), Anne Laure Boyer (Frantzia), Cecilia Pérez Pradal (Argentina) eta Alvaro Nebredak (Burgos) prestatuko dute Lasierrako herrian burutuko den eta Azala Jaiari hasiera emango dion ibilbide performatiboa. Jaiaren egitaraua Archipiel-en aurkezpenak eta gonbidatu bereziek osatuko dute.

Laister kontatuko dizuegu gehiago Azala Jaia 13ri buruz.

Irailetik aurrera kreazio espazioak honako sortzaileak hartuko ditu: Claudia Dias, Federica Folcó, Michelle Moura, Sleepwalk collective, Elena Aitzkoa, Itziar Okariz eta Dejabú panpin laborategia

4+1= bost urteko ibilbidea burutzen ari da Azala aurten, etabar luze batekin.

Chemin des anglais, Anne- Laure Boyer
erlazionaturiko loturak
diseinua: leirelana.com