CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » IKUSLEARI BURUZKO LABORATEGIA
IKUSLEARI BURUZKO LABORATEGIA

 

Gauzek, pertsonek ere bai, Victor Sklovski esango lukeen bezala, itotzeko joera dute: "Hainbat alditan ikusi ondoren hasten gara objektu bat ezagutzen. Objektua gure aurrean dago eta hari buruz jakin arren, ez dugu ikusten". Interpretearen gorputza den objektu horren errealitatea, objektibotasuna, zentzuaren erabateko amildegian desager daiteke, haren ezaugarriak ezabatzen ahalegintzen bagara edo haren existentzia-estiloa aldatzen bada. Gorputzak fisikotasunaren mekanismo batean sartzen da, baita Foucalt-ek "materialismo gorpuzgabea" deitzen duen hori ere. Gorputza "objektu artifiziala gisa duen bere funtzioak izoztuta dago" (Barthes).

Ikuslearenganako ardura-praktikak landuz, performance garaikideak integraziozko fenomeno hori baino ez du nabarmentzen, ikuslearen ikusminekin jolasteko saioak eginez.

Auditorium batean eserita jarritako pertsona baten agerpenak anitzak dira: behatzailea, ikuslea, arretatsua, erreferentea, arbitroa, eta abar. Barru-barruko bilakabidea, berezkoa, gaur behatzaile batek ikusle idealaren funtzioa imitatzen du, Schlegel-ek koru antitragikoa ulertu zuen eran. Eta, beharbada, performance bati begiratzeko kontzeptu posibleen artean onena izan daiteke Bojana Cvejic-ek argitaragabeko testu batean darabilen atendedor (erne dagoena) (attendant) hori. Oso egokia iruditzen zait, ez bakarrik erne dagoen horrek esan nahi duenaren ikuspegitik, izan ere egon dagoela azpimarratzen baitu, baita kontzeptu horrek zerbitzu jakin bati buruzko harremanaz ari delako ere, hau da, produkzio garaikidean (antzezpenaren produkzio-moduetatik eratorria) ematen diren moduen logikekin bat datorren harremanaz hain zuzen. Horrek esan nahi du hirugarren hori bilatu behar dugula inoiz baino gehiago, hirugarren horren posizioa Nitzscheren eran, ertz batetik begira dagoenari dagokiona hain zuzen. Begirada begiratzeak, figura horrek, gaur, komisarioaren pertsonifikazioa hartu du, horregatik, areago joanez, posizio horren lehenbiziko gauzatzea kamerak hartuko luke, ez bakarrik begiradaren eta objektuaren arteko konexio erreal gisa, baita modu objektiboan hartutako begirada bezala ere.

 

Goran Sergej Pristas irakasle da Acadey of Drama Art (Zagreb-eko Unibertsitatea) akademian, 1994z geroztik. Dramaturgoa da, zuzendari eszenikoa eta nazioarte-mailan ari den BADco kolektiboan performerra. 1990 eta 1992. urteen artean, zuzendari artistikoa izan da SKUC theatre taldean. 1993an dramaturgoa eta partaide izan zen TD theatre taldean, eta Montazstroj taldeko dramaturgoa, 1994-99. urteen bitartean. Dantza eta antzerki ekoizpen ugarietan parte hartu du dramaturgo gisa. Centre for Drama Art (CDU) programako koordinatzaile da, 1995. urteaz geroztik. Arte eszenikoak ardatz hartzen dituen Frakcija (1996- 2007) aldizkariaren fundatzaile eta editore izan da, Europa mailan errespeturik handienetakoa dakarren aldizkaria gaur egun. Zagreb-Cultural Kapital of Europe 3000 proiektuaren fundatzaileetako bat da.

BADco (Croacia)
erlazionaturiko loturak
diseinua: leirelana.com