CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » VERA MANTERO AZALAn
VERA MANTERO AZALAN

 

"Gorputz pentsalaria", konposizio eta interpretazio mintegia.

 

Erlaxazioa, erabilera bokala, idatzitakoa, arnasketa eta asoziazio librea dira mintegi honetan erabiliko diren baliabideetako batzuk norbere barruan dauden mugimenduak eta akzioak aurkitzeko. baliabide hauetako batzuk esploratuko ditugu, banan-banan,  ondoren haiek luzeagoak eta konplexuagoak diren inprobisazio-prozesuetara gehitzeko moduan. Kontzientzia egoera berezi bat lortzeko ahalegina oso garrantzitsua izango da. Kontzientzia eta barruko eta kanpoko seinaleekiko arreta (awareness), espazioaren erabilera, objektuak eta materialak ez dira albo batera utziko. Ironiak eta "esku hutsek" are urrunago eramango gaituzte.

 

Datak: azaroaren 26tik abenduaren 2ra bitartean

Izen- ematea: azala@azala.es (pertsona kopuru mugatua)

Prezioa: 100 euro (ostatua barne)

Gorputz Egoerak programaren barruan

 

Vera Mantero (Lisboa, 1966) koreografo, dantzari, performer eta kantaria da. Dantza klasikoan prestatu zen Anna Mascolo-rekin eta Gulbenkian Balletean lan egin zuen bost urtez. Ikasten jarraitu zuen New Yorkeko hirian, eta han bere heziketa klasikoko prestaketa utzi zuen antzerkiari, ahotsari eta konposizioari arreta eskaintzeko. 1987az geroztik bere piezak koreografiak landu eta bere lanak mundu guztiko jaialdi eta antzokietan ematen ditu. Bakarkako bere lanen artean aipagarrienak honako hauek dira: Uma rosa de músculos (1989), Talvez ela pudesse dançar primeiro e pensar depois (1991), Olympia (1993) eta Uma misteriosa coisa, disse o e.e.cummings* (1996). Taldeko lanen artean, berriz, honako hauek: Sob (1993), Para Enfastiadas e Profundas Tristezas (1994), Poesia e Selvajaria (1998), Até que Deus é destruído pelo extremo exercício da beleza (2006) eta azkena duen Vamos sentir falta de tudo aquilo de que não precisamos (2009). Antzezle lanak egin ditu honako sortzaile zein konpainia hauekin: Francisco Camacho, Catherine Diverrès, Robyn Orlin, Alain Buffard, eta Anne Collod. Lisboa-ko Culturgest-ak 1999an antolatu zuen bere lanaren atzerako begiratua. 2000z geroztik bere kantari-alderdia ere garatzen ari da. Rui Chafes eskultorearekin batera, Portugal ordezkatu zuen 2004an, São Pauloko 26. Biurtekoan, Comer o Coração lanarekin. Almada Saria (IPAE/Ministério da Cultura Português) jaso zuen, eta Gulbenkian Arte Saria 2009an sortzaile eta interpretatzaile lanetan egindako bere ibilbidearengatik.

 

Vera Mantero by Joao Tura
erlazionaturiko artxiboak
erlazionaturiko loturak
diseinua: leirelana.com