CAST | EUSK | ENGL
» home | » berriak | » “FRACKING EZ ARABA” PLATAFORMAREN MANIFESTUA
“FRACKING EZ ARABA” PLATAFORMAREN MANIFESTUA

Eusko Jaurlaritzak ingurumen inpaktu ikerketa eskatu gabe apurketa hidrauliko edo fracking bidezko gas naturalaren erauzketa baimentzeko erakutsi duen asmoaren ondorioz, teknika honen erabilpenak dituen arriskuez kezkatuta gauden hainbat eragile eta norbanako elkartu gara.

Teknika honen erabilpenaren eraginaren inguruko ziurtasun zientifikorik ez dagoenez, europar legedian jasotzen den Ardura Printzipioa bete dadin eskatzen dugu. Kasu honetan printzipio hau urratzen da ingurumen haurreko inpaktu azterketa egon gabe baimena eman delako.

Apurketa hidraulikoak ingurumenarentzat eta giza osasunarentzat arrisku handia ekar dezakeela uste dugu. AEB-etan garatutako esperientziaren ondorioz suertatutako zantzuek arbel-gasaren erauzketak lurrazpiko eta azaleko uren kutsaduran arrisku nabaria dakarrela iradokitzen dute. Hori dela eta, zantzu hauen oinarriak ikertu eta haren arrazoiak eta ondorioak zehaztu arte, hartu daitekeen erabaki arduratsu bakarra teknikaren prebentziozko garapena da.

Bestalde, gasaren erauzketa erregai fosilen bazterketa oinarri duen eredu energetikoaren aldaketan atzera pausu bat dela uste dugu. Inbertsio eta ahaleginek kontsumoaren gutxitzean, eraginkortasun energetikoan eta energia berriztagarrietan oinarritutako eredu energetiko jasangarria izan behar dute helburu. Kutsadura eragiten duten energietan egindako inbertsio orok jasangarritasunean hartutako edozein konpromiso urratzen dute.

Zenbait herrialdeek, Frantziak eta Herbehereak kasu, hasitako bideari jarraituz, frackingaren erabilpena bertan behera geratu behar dela uste dugu haren inpaktuei buruzko ikerketa eta ezaguera gehiago egon arte.

Hori dela eta, behean sinatzen dugunok gasa lortzeko gure lurraldean laster abian jarriko den erauzketa hidraulikoaren inguruko kezka azaltzen dugu, erauzketa hau teknika ikertzeko egiten bada ere. Emanda dauden baimenak bertan behera utzi eta bideratuta dauden eskaerak ez tramitatzea eskatzeko dugu, ingurumenaren eta giza osasunaren gaineko kalte itzulezinik izango ez direla bermatu arte.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 13a.. 

http://frackingezaraba.wordpress.com/manifiesto/ 

FRACKINGAREN ARRISKUAK
erlazionaturiko loturak
diseinua: leirelana.com