CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ azalerak
Azala Espazioa
AZALERAK

(Vitores Deuna Lasierra herriko saindua da. Buruarekin gertatu zitzaion hura -moztu egin ziotela alegia- aspaldiko kontua da, moriskoak ebanjelizatu nahian zebilenekoa hain zuzen. Haiek, fedegabekoak, lepoa moztu zioten isilarazteko, baina berak, arazoen aurrean ikaragaitz, burua eskuetan hartu eta bere egitekoari eutsi zion. Gertutik begiratuz gero, odol-hondarrak antzeman daitezke oraindik ere)

Ura mahai gainean zabaltzea edo handitan zer izan nahi duzun galderaren aurrean zalantzaz erantzutea. Ordu luzez, gaueko ordu txikietaraino desioaren, erantzukizunaren eta betebeharraren artean aukeratzen egon beharra. Ibilaldian joan eta bidetik irten, beste nonbaiteko zaratatxoren batek erakarrita. Siberiako tundrara oinez ere iristea badagoela ez ahaztea, ia sekula.

AZALERAK. Azala hartu, eta bere azalera guztian zabaldu. Danbolinak egiteko modua ere da hori. Proiektuak, ekitaldiak, esperientziak “barreiatuko” dira atal honetan. Hau da, azalerak, luzapenak, adarkadurak, orbitak, estelak, ondorioak… posiblea denaren “elastikotasun”arekin eta etorkizunarekin lotura zuzena duen bidearen forma ia guztiak.

Egokiago da adarrak ilbeheran moztea.

hurrengo ospakizunak:
by Josune Urrutia

ZIRRIBORROAK ETA GERO

Kontakizunak eta fabulak mundu posibleei buruz

FABULA BERRIAK MARTXAN¡

aurretik izandako ospakizunak:
Argazkia: Ettore Causa

PABLO DE NAVERANEN BIOLONTXELO KONTZERTUA LASIERRAN

2012ko abuztuaren 8an, 18.00tan, Pablo de Naveránek kontzertua eskainiko du Lasierra herriko San Vitores elizan, Johann Sebastian Bach eta Zoltán Kodályren obrez osatutako egitarauarekin. De Naverán, Bach, Kodály eta San Vitores eskutik helduta. 

Myriam p.i.-ren testu eta marrazkia

PERFORMANZERU 12

PASEOA + PERFORMACE + ZERUA

Alex Mendizabal, Jon Mantzisidor, Myriam p.i.,  Nilo Gallego eta Chus Domínguezen sorkuntza egoitza

2012ko abuztuaren 20tik irailaren 2ra bitartean

Aurkezpenak: larunbata irailaren 1ean, arratsaldez

Pasioan gaude

AZALA JAIA 11

irailak 3an jaia ospatzen dugu

GONBIDAPENA

Los alegres comediantes de Henri Rousseau 1906

PERFORMANZERU 11

AZALERAK: paseo + performance + zerua

Sorkuntza egoitza, Maite Arroitajauregi, Cristina Ortiz, Andres Bezares eta Elena Aitzkoa.

Site-specific erako lau ekintzen emanaldia, atari zabalean, irailaren 3an.

Paseoak hodeien antzekoak dira, joan- etorri etengabean dabiltza.

Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com