CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » azalerak
Azala Espazioa
AZALERAK

(Vitores Deuna Lasierra herriko saindua da. Buruarekin gertatu zitzaion hura -moztu egin ziotela alegia- aspaldiko kontua da, moriskoak ebanjelizatu nahian zebilenekoa hain zuzen. Haiek, fedegabekoak, lepoa moztu zioten isilarazteko, baina berak, arazoen aurrean ikaragaitz, burua eskuetan hartu eta bere egitekoari eutsi zion. Gertutik begiratuz gero, odol-hondarrak antzeman daitezke oraindik ere)

Ura mahai gainean zabaltzea edo handitan zer izan nahi duzun galderaren aurrean zalantzaz erantzutea. Ordu luzez, gaueko ordu txikietaraino desioaren, erantzukizunaren eta betebeharraren artean aukeratzen egon beharra. Ibilaldian joan eta bidetik irten, beste nonbaiteko zaratatxoren batek erakarrita. Siberiako tundrara oinez ere iristea badagoela ez ahaztea, ia sekula.

AZALERAK. Azala hartu, eta bere azalera guztian zabaldu. Danbolinak egiteko modua ere da hori. Proiektuak, ekitaldiak, esperientziak “barreiatuko” dira atal honetan. Hau da, azalerak, luzapenak, adarkadurak, orbitak, estelak, ondorioak… posiblea denaren “elastikotasun”arekin eta etorkizunarekin lotura zuzena duen bidearen forma ia guztiak.

Egokiago da adarrak ilbeheran moztea.

hurrengo ospakizunak:
PROKLAMA nº12

PROKLAMA Nº12

Lantegien eta topaketen programa

Artium eta Hegoalde Antzokia (Gasteiz), irailak 15etik e 22ra bitartean

Proklama Artium eta Azalak lankidetzan antolatzen duten arte bizien inguruko programa sorta da. Oraingo edizio honetan, Gasteizeko Udal Antzoki sarearekin lankidetzan antolatua. Proklama edizio honek Iberescena laguntza du. 

 

 


 

 

aurretik izandako ospakizunak:
PROKLAMA nº5

5. PROKLAMA

Lantegien eta topaketen programa

Artium, ekainaren 20tik 27ra bitartean

PROKLAMA Artium eta AZALAren arteko lankidetza-programa da

EL CROMLECH (PSICODRAMA 4)

4. PROKLAMA

Lantegien eta topaketen programa

2015eko apirilaren 20tik 25era bitartean Artiumen

PROKLAMA Artium eta AZALAren arteko lankidetza-programa da

© Iker Fernández

3. PROKLAMA

Lantegien eta topaketen programa

abenduaren 16tik 20ra bitartean Artium eta Koldo Mitxelena EHUko liburutegian

PROKLAMA Artium eta AZALAren arteko lankidetza-programa da

© Jorge Ferreira. Nem Tudo performancearen argazkia

2. PROKLAMA

Lantegien eta topaketen programa

ARTIUM (Vitoria-Gasteiz), urriaren 4tik-11era bitartean

PROKLAMA Artiumen eta AZALAren arteko lankidetza-programa da

Magmadam

AZALA JAIA 14

Abuztuak 30, Lasierran

Paseoa, kontzertuak, saineteak, afaria eta DJ-ak

BARRA LIBRE. BARRE LIBRE. BURRA LIBRE. BIRRA LIBRE

Errekan ipuin liburuko audizioa, 1. PROKLAMAren barruan

1. PROKLAMA

Lantegien eta topaketen programa

ARTIUM (Vitoria-Gasteiz), ekainaren 9tik-14ra bitartean

PROKLAMA Artiumen eta AZALAren arteko lankidetza-programa da

© José Otero

PERFORMANZERU 13

PASEOA + PERFORMANCE + ZERU

Anne-Laure Boyer, Alvaro Nebreda Diaz de Espada, Cecilia Perez-Pradal eta Jose Oteroren sorkuntza egoitza

2013ko abuztuaren 12tik irailaren 1a arte

Aurkezpena: abuztuaren 31 larunbatean, arratsaldez

© Anne Laure Boyer

AZALA JAIA 13

IA IA EZERRI BELDURRIK EZ DIOGU

Abuztuaren 31ean JAIA ospatuko dugu.

Lasierran, 18.00tik aurrera.

GARAIZ IRITSI

© Jorge Ferreira

AZALA JAIA 12

Irailaren 1ean jaia ospatzen dugu.

GONBIDAPENA

Argazkia: Ettore Causa

PABLO DE NAVERANEN BIOLONTXELO KONTZERTUA LASIERRAN

2012ko abuztuaren 8an, 18.00tan, Pablo de Naveránek kontzertua eskainiko du Lasierra herriko San Vitores elizan, Johann Sebastian Bach eta Zoltán Kodályren obrez osatutako egitarauarekin. De Naverán, Bach, Kodály eta San Vitores eskutik helduta. 

Myriam p.i.-ren testu eta marrazkia

PERFORMANZERU 12

PASEOA + PERFORMACE + ZERUA

Alex Mendizabal, Jon Mantzisidor, Myriam p.i.,  Nilo Gallego eta Chus Domínguezen sorkuntza egoitza

2012ko abuztuaren 20tik irailaren 2ra bitartean

Aurkezpenak: larunbata irailaren 1ean, arratsaldez

Pasioan gaude

AZALA JAIA 11

irailak 3an jaia ospatzen dugu

GONBIDAPENA

Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com