CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » azalerak | » NATURA ETA DARDARA
NATURA ETA DARDARA

Garaikide jaialdiaren barne

Otsailak 11, Iruñean

Societat Doctor Alonso eta Moare Danza- ren eskutik


 

OTSAILAK 11, ASTEARTEA. 18:00. Ziudadelako mistoen eraikina. Natura eta dardara. Idoia Zabaleta. Leku-kopuru mugatua. Izen-ematea, doan, 010era deituta. GARAIKIDE 2020, euskarazko adierazpen artistiko garaikideko erakusketa. Otsailak 4-20.  Mendillorriko Civivoxean, Kondestablen, Iturramako Civivoxean eta Ziudadelako Mistoen eraikinean. Ikuskizunetarako sarrerak doan gonbidapena aurretik hartuta (emanaldia hasi baino ordu bete lehenagotik)

Natura eta dardarasite-especific” esku hartzeko mekanismoa da, errealitaterako paseo-bisita pausatu bat, antzerkiaren, gorputzaren, pentsamenduaren eta zinemaren lanabesak erabilita ezagutzera eman nahi duena, bestelako errealitatea agerian utziz, ikusleengan beste modu batez begiratu, deszifratu eta ulertaraziko dieten pertzepzio-aukerak sortuz, bere fantasmagorian sartzera gonbidatuz.

Pieza hau soinu-paseoa da: ikusleei errealitateari antzemateko halako pertzepzio-jolas bat proposatzen die, behaketatik eta kaskoen bitartez aditzen dutenetik abiatuta. Ibilbide bat osatuko dute, zentzumenak zorroztera gonbidaturik, itxuren azpian nabari den dardarari antzemateko. Proposamen bat, Ziudadelako parkean paseoan ibiltzeko; gonbit bat, aditu, begiratu eta filosofatzeko.

Egileak: Idoia Zabaleta, Chus Domínguez, Sofía Asencio, Tomás Aragay Ahotsa: Virginia Imaz Euskarazko itzulpena: Jose Luis Padrón Ekoizpen exekutiboa: Imma Bovés Teknikaria: Ghislaine Verano.

GARAIKIDE. EUSKARAZKO ADIERAZPEN ARTISTIKO GARAIKIDEKO ERAKUSKETA

NATURA ETA DARDARA
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com