CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » azalerak | » HIL ZARA
HIL ZARA

 IbonRG ren KONTZERTUA

Abenduak 28 ko eguardian

JORNADAS MONSTRENKAS egirarauaren barne

 

HIL ZARA

Hil zara kantuon artean, Ibonek, hitz ezin zorrotzagoen jabe, eta subjetibismoari lekua eginez, letra-bilduma gotorra, solemnea eta, batez ere, zirraragarria aletuz doa. Dimentsio sinboliko horretan, denbora arrazionalizatzen duen gezurra estalgabetu nahi duen kanta bailitzan, kantaria neurritzat darabilgun kalkulua deszifratzeko lanetan aritzen da. Hitzak apuntatu egiten du, seinalatu egiten du eta guk naturan igar dezakegu memoriaren isla, desitxuratua, gure aurrean.

Zaborrean aztarrika/ erantzuna usnatu ahal da/ Alorra goldatu ahala/ Egurasten dira erroak (...). Dudaren domina.

 

Nerbioi ibaiaren ezkerraldean sortua, duela jada bi hamarkada hasi zen IbonRG (Sestao, 1978), Bizkaiko eszena independiente eta esperimentalean parte hartzen, bai kontzertuak antolatzen (Kafea eta Galletak egitasmoan), bai beste musikarien lanak ekoizten eta moldatzen (Mursego, Manett, Xabier Montoia eta abar), baita -bereziki- musikari gisa, hainbat proiektutan. Eten taldearekin argitaratu dituen lau diskoekin edota ahotsezko inprobisazioa eta elektronika uztartzen dituen Gargara bikotearen lanekin, IbonRG-k erabateko pieza bilduma osatuz joan da, exekuzio gordin eta mehatxugarrikoa, eta mezu sendokoa. Oraintsu argitaratu berri du bakarkako lehenengo lana, Hil zara, 10”ko binilo bikoitzean. Bertan 16 kantu biltzen dira, haietako 8 a capela emanda kobazulo eta bunkerretan, eta beste 8ak pianoak lagunduta.

URDIN SAKONA
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com