CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » azalerak | » ZIRRIBORROAK ETA GERO
ZIRRIBORROAK ETA GERO

Kontakizunak eta fabulak mundu posibleei buruz

FABULA BERRIAK MARTXAN¡

 

 

 

 

 

 

Herri guztietan, gero eta pertsona, talde eta erakunde gehiagok erantzun indibidualak edo kolektiboak ematen ari dira erronken aurrean: ekologikoak, ekonomikoak, kulturalak, sozialak, etab. Erantzuna horiek dira etorkizunaren zirriborro gisa izendatu ditugunak, utopia zehatzak, prototipoak, alternatibak. Marjinalak izan ohi dira, ez oso ikusgarriak, neurri apalekoak.

Gizarte posibleen bozeto horiek, kasurik gehienetan etorkizunari buruzko kontakizunak distopiak izan ohi diren mundu batean ematen dira. Etorkizuna beltza eta katastrofikoa aurreikusten duten istorioak dira, biziko ditugun arriskuen aurrean oso adi eta erne ibiltzeko abisua ematen digutenak modu eraginkorrean, baina, aldi berean, aldaketaren mugimenduekin etsaituta ageri dira. Etorkizuna iragarritako porrota baldin bada, zertarako denbora eta energia galtzen ibili beste eredu batzuk eraikitzen?

Testuinguru honetan, ezinbestekoa da lurralde bati errotutako egitasmo errealak transmititzeko kanalak abian jartzea. Egiteko modu bat litzateke, esaterako, haien inguruan imaginarioak eta fikzioak sortzea. Horretarako, Etorkizunaren zirriborroak proiektu honen bitartez proposatzen dugu dauden alternatibei buruz fabulatu dezatela egileek, moldatu ditzatela alegia horiek, hori da luzatzen diegun gonbidapena, kontaera espekulatiboak sortu ditzatela, ikusteko urruti-edo geratzen den etorkizun batean zer gertatuko litzatekeen, baldin eta alternatiba horiek hedatuko balira.

Aldaketa hori eman dadin, zirriborroen bilduma bat osatu nahi dugu, ekintza errealen eta imajinatuen gida bat. Lehen bilduma Araban egingo da, hurrengoak beste geografietan barrena egin ahal izango dira, behintzat, oso litekeena da.

Lehen zenbakian, Araba #0,Katixa Agirre idazle gasteiztarrak Errekaleor esperientzia fabulatu zuen. 

 

Zirriborroak eta gero

Ekoizlea: Azala Kreazio Espazioa

Proiektuaren ideia zein sorketa: Arantxa Mendiharat, Ixiar Rozas, Idoia Zabaleta

Koordinazioa: Arantxa Mendiharat

Zientzia laguntzailea: Unai Pascual

Bildumaren diseinua: Ibon Saenz de Olazagoitia

Komunikazioa: Teklak. Komunikazio eta Audientzien Estudioa.

Web gunea: La Debacle

Banaketa Araban: Noiz

Erakunde sustatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Kultura saila, KulturAraba, Daniel eta Nina Carasso Fundazioa

Erakunde laguntzaileak: Vital Fundazioa, Gasteiz Irratia

by Josune Urrutia
laguntzaileak
  • Daniel eta Nina Carasso Fundazioa
  • Eusko Jaurlaritza logoa
  • KulturArababa logoa
  • Vital Fundazioa logoa
  • Gasteiz Irratia logoa
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com