CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » azalerak | » 12. PROKLAMA
12. PROKLAMA

 

ZER EGIN HEMENDIK ATZERA

João Fiadeirok zuzendutako performancea

Adaline Anobile, Carolina Campos, Márcia Lança, Iván Haidar eta Julián Pacomiorekin

Jesús Ibañez de Matauco Antzokian (Hegoalde Gizarte Etxea), irailaren 15ean 20:00etan

Sarrerak Interneten salgai, eta Vitoria-Gasteizko Udal Antzoki Sarearen ohiko lekuetan

 

ZER EGIN HEMENDIK ATZERA_IN SITU

João Fiadeirok, Carolina Camposek eta Iván Haidar-ek lagundutako laborategia

Artiumen, Plaza aretoan, irailaren 16tik 21era, 16:00etatik 21:30era

Argibideak eta izen-ematea: proklamar@gmail.com (plazas limitadas)

 

ZER EGIN HEMENDIK ATZERA_IN SITU

Aurkezpena laborategiko parte-hartzaileekin

Artiumen, Plaza aretoan, irailaren 21ean, 19:00etan, doako jarduera

 

ERABAKI BATEN ANATOMIA: DENBORA ERREALEKO KONPOSIZIOA

João Fiadeirorekin elkarrizketa eta liburuaren aurkezpena

Artiumen, Plaza aretoan, irailaren 22an 18:00etan, doako jarduera

 

HONDARTZA

Luciana Chieregati, Ibon Salvador eta Carolina Campos-en performancea

Artiumen, Ekialde-Goikoa aretoan, irailaren 22an 20:00etan, doako jarduera

............

    

12. proklama honetan lantegi eta topaketen programarekin jarraituko dugu Vitoria-Gasteizen, honako galdera honetara itzultzeko: Zertan da «Gu, herria» ariketa performatibo bat? Galdera horrek jadanik aurreko edizio zenbaitetan aipatua dugun Gu, herria. Bilera-askatasunaren inguruko gogoetak izeneko Judith Butler-en testu batean du jatorria. Parte-hartzearen indarra izango da hamabigarren edizio honen muina, hor egote hutsa, egoteko moduak eta elkarrekin geure buruez pentsatzea, gorputzen artean gertatzen dena.

 

Zer egin hemendik atzera.Pieza honetan denbora aztertzen da—iraupena, etena, tartea— eta «aldi berean» geratzen dena, ahazten dena, hondakinak. Hondarrek hutsa sortzen dute. Presentziaren ausentzia ikusarazten dute edota, hobeto esanda, ausentziaren presentzia dira. Hondakinetan aurkitzen ditugu mundua behin eta berriz berregiteko ezinezko atazari aurre egiten laguntzen diguten arrastoak eta zeinuak. Hondarrak dira, orobat, gorputzen artean dagoena eta bestearen presentzia gorputzean, oraindik ez diren gauzetaranzko, gauza horiek egin dezaketeneranzko etengabeko ihesa. Zer egin hemendik atzera zalantzaren eta ahalbidearen artean kokatzen da. Han esan gabea esandakoa baino askoz garrantzitsuagoa da, ausentzia presentziari jartzen zaio gainean, drama ez dator antzerkitik, gorputzek —performatzaileenak eta ikusleenak— egin (eta eduki eta ekarri) dezaketenetik baizik. Itzalak argiaren presentzia adierazten du; isiltasunak, soinuaren presentzia; ausentziak, gertakizunaren presentzia. Itzalei, isiluneei eta ausentziei buruzkoa da pieza hau, inork galdetuko balu.

 

Zer egin hemendik atzera_in situ. Laborategiko in situ bertsio honek, bertako artistekin eginak, bi desberdintasun nagusi dituzten pieza eszenikoen oinarrizko kontzeptu dramaturgikoa partekatzen du. Lehendabizikoa da, performerrek beren kaleko esperientziak adierazteko ahozko diskurtsoak sortu ordez diskurtso fisikoak sortzen dituztela, beren esperientziak espazio eszenikotik kanpora berregingo dituzten irudietan eta egoeretan gauzatuko direnak. Bigarren, publikoa ez dago isilik eta aurrez-aurre eserita, antzoki batean bezala, aitzitik, espazio ireki batean, performerrek sortutako irudien eta egoeren artean ibiltzeko gonbidapena egiten zaie. Performer bakoitzak in situko aurkezpen honen aurreko laborategia erabiliko du bere presentziaren lerro dramaturgikoak finkatzeko, eta baita lasterka egiteko bere trebezia garatzeko ere, erresistentziarekin, estaminarekin eta iraupenarekin loturik. Gailu honek behar bezala funtziona dezan kolapsoa izateko zorian egon behar du gorputzak, baina ezin da benetan kolapsatu. Gorputzak leher eginda egon behar du, baina ezin du nekatuta egon (1). 2012an topo egin zuen João FiadeirokCarolina Camposekin, eta 2015ean Ivan Haidar-ekin, Composición en Tiempo Real (CTR) izeneko lantegietan. Harrezkero CTRen rola (hasiera batean inprobisatzeko tresna gisa diseinatua) ikertu dute lan koreografiko eta performatzaileak sortzeko metodologia gisa. Guztia zalantzan jartze horrek O que fazer daqui para trás (2015) eta De lejos era una isla (2018) piezetan elkarrekin aritzera eraman zituen, eta pieza horietan, Fiadeiroren koreografiarekiko hurbilketan lehendabiziko aldiz, CTR ez zen materiala sortzeko iturri gisa erabili, elkarlanean aritzeko tresna gisa baizik.

Erabaki baten anatomia: Denbora errealeko konposizioa. João Fiadeiro-ren liburu argitaratu berriaren aurkezpena. CTRren jatorria eta inprobisazioaren historiarekin dituen loturak ezagutzeko aukera emango digun ahozko lekukotza zuzenaz gainera, liburuak bi zati ditu: txosten bisual-argigarria, ariketa praktiko batzuen deskribapena eta lantegien eta João Fiadeirok lantegi horietan egiten dituen tramankuluen irudiak biltzen dituena; eta tresna horren aplikazioaren faseei buruzko gogoeta teoriko zabal bat, Fiadeirok lantegien hasieran marraztu ohi dituen diagrametako baten —lapsus batek etendako lerro bat— gainean idatzia, zeinak bisualki haren pentsaera laburbiltzen baitu.

Hondartza.…Zoo batean kaiola barruan dagoen lehoi bati begira gaude. Lehoia kendu eta haren lekuan Picassoren Guernica koadroa jarri dugu. Kaiola barruan dagoen Picassoren Guernicari begira gaude. Kaiola eta zooa kendu eta basamortu bat jarri dugu. Picassoren Guernicari begira gaude basamortuan. Guernica kendu eta museo bat jarri dugu. Orain museoari begira gaude basamortuaren gainean. Basamortua kendu eta Amy Winehouse jarri dugu. Begira gaude Amy Winehouse museoko areto batera nola sartzen den. Museoa kendu eta mikrofono bat jarri dugu, atzean taberna bat ikusten dela. Amy Winehouse kendu eta Fidel Castro jarri dugu gaztelaniaz etengabe hizketan. Horrek esan nahi du begira gaudela Fidel Castrok nola hitz egiten dion mikrofono bati Etxe Zuriaren aurrean. Fidel Castro eta Etxe Zuria kendu eta hilerri bat jarri dugu egungo Estatu Batuetako presidentearen aurrean. Hala, begira gaude nola Donald Trumpek gaztelaniaz hitz egiten dion mikrofonoari hilerri baten aurrean. Bat-batean ahotsa kendu diogu eta mutu geratu da, mikrofonoaren aurrean keinuka (…).Coletivo Qualquer: Luciana Chieregati eta Ibon Salvador + Carolina Campos. Hirurak koreografoak dira eta oinarrian kontsentsu-estrategiarik ez duten elkarlanean sortzeko moduak aztertzen dituzte. Gaur egun Portugalen, Euskal Herrian eta Brasilen lan egiten dute.

 

Proklama Artiumek eta AZALAk elkarlanean antolatzen duten arte bizien inguruko egitarau sorta da, oraingo honetan Vitoria-Gasteizko Udal Antzerki Sarearen lankidetza ere izan duena. Proklama honek Iberescenaren laguntza izan du.    

12. PROKLAMA
laguntzaileak
erlazionaturiko artxiboak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com