CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » azalerak | » 11. PROKLAMA
11. PROKLAMA
Lantegien eta topaketen programa
 
Artium (Vitoria-Gasteiz), martxoaren 11etik 17ra bitartean
 
Proklama Artium eta Azalak lankidetzan antolatzen duten arte birien inguruko programa sorta da. Oraingo edizio honetan Iruñeako Punto de Vista jaialdia, dFeria (Donostia) eta Mostrenka aretoarekin (Gasteiz) lankidetzan antolatua. 
 
 
 
 

 

VENGANZA DE LO REAL

Luisa Pardok eta Gabino Rodríguezek (Lagartijas tiradas al sol, Mexiko) zuzendutako lantegia

martxoaren 11tik 13ra Azalan, goiz eta arratsalde

martxoaren 14tik 16ra Artiumen, Ekialde-Goikoa aretoan, goiz eta arratsalde

martxoaren 17an Artiumen, Ekialde-Goikoa aretoan, lantegiaren hasiera 12:30ean; doako jarduera

argibideak eta izen-ematea: proklamar@gmail.com (toki mugatua)

 

VERACRUZ

Lagartijas tiradas al sol-en (Mexiko) performancea

Sala Mostrenka, Cubo kalea, 1 (Vitoria-Gasteiz), doako jarduera

martxoaren 16an, 20:00etan

 

TIJUANA

Lagartijas tiradas al sol-en (Mexiko) performancea

Artium, Ekialde-Goikoa aretoa, doako jarduera

Martxoaren 17an, 19:00etan

Jarraian elkarrizketa Luisa Pardorekin eta Gabino Rodríguezekin

 

 

-------------------------------

 

11. proklama honetan lantegi eta topaketen programarekin jarraituko dugu Vitoria-Gasteizen, honako galdera honetara itzultzeko: Zertan da «Gu, herria» ariketa performatibo bat? Galdera horrek jadanik aurreko edizio zenbaitetan aipatua dugun Gu, herria. Bilera-askatasunaren inguruko gogoetak izeneko Judith Butler-en testu batean du jatorria. Hamaikagarren edizio honetan Lagartijas tiradas al sol mexikar taldea (gizartearekin, politikarekin eta komunitatearekin harremanean proiektuak sortzeko asmoa duten sortzaile eszenikoak) gonbidatu dugu (auto)biografiazkoaren eta fikziozkoaren arteko mugak pitzatzeko.

 

 

Luisa Pardoren eta Gabino Rodríguezen inguruan bildutako artista talde batek osatzen dugu Lagartijas tiradas al sol. 2003an hasi ginen proiektuak garatzen, lana eta bizitza elkarrekin lotu eta mugak ezabatzeko mekanismo gisa. Eguneroko jardunean bat egiten dena eta aintzat hartzen ez dena zentzuz bete, antolatu, lokatu eta argitu nahi ditugu gure lanarekin. Ez dauka zerikusirik denbora-pasarekin; pentsatzeko espazio bat da. Iraganeko gertakizunak hautatu nahi ditugu eta haien eraikuntzan lan egin; Historia eraikitzen den arbitrariotasuna utzi nahi dugu agerian, eta beste irakurketa bat sortu, aurrekoa bezain arbitrarioa, baina geurea. Ez dugu Historia zuzendu nahi, beste zerbait nabarmendu nahi dugu: besterik gabe, narratzailea aldatu, bizitako zein bizi gabeko iragan baten aktore bihurtu, oraina bere lekuan jarri, istorioak asmatu.

Biografia, dokumentu eta Historia ideien inguruan lan egin dugu.

 

Luisa Pardok eta Gabino Rodríguezek zuzendutako Venganza de lo real lantegian ondokoen antzeko galderei erantzuten saiatuko gara: zein dira (auto)biografiazkoaren eta fikziozkoaren arteko mugak? Noiz gurutzatzen dira? Taldearena noiz bihutzen da pertsonala eta alderantziz? Zertan bereizten dira kazetaritza-kontakizun bat, kronika subjektibo bat eta «benetako»-an oinarritutako eszenarako idatzi-proposamen bat? Horrelako proposamenetan abiapuntuko ni-a egilea ote da beti, ala beste alteritate batzuk ere ba ote dira, kontakizuna taxutzeko beren ahotsa uzten dutenak? Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian hasi eta Venganza de lo real-ek Azalan eta Artiumen du jarraipena, Proklamaren esparruan.

 

Veracruz, nos estamos deforestando o cómo extrañar Xalapa hitzaldi bat eta esku-hartze bat da, barrua huste bat Luisa Pardo-ren aldetik. La democracia en México proiektuaren bigarren atala da. Mexikoko Errepublikako estatu baten arazo isilarazia hurbiletik ikustea da asmoa; narkotrafikanteen eta politikarien arteko aliantza batek gobernatu duen eta XX. mendearen hirugarren erdialdetik hona PRI beste alderdirik boterean izan ez duen estatu batena. Veracruzen lurraldeetan aurkitzen da Cortés-ek Mexiko konkistatzeko hartu zuen bidea. Veracruz estatuan hazi zen Luisa Pardo. Veracruz lur-zerrenda mehe bat da, itsasertza eta mendiak dituena, eta pobretasun eta indarkeria handia, hilketak, desagertzeak eta isiltasuna. Luisa Pardok beste ahots askori egin nahi dio tokia bere esku-hartzean, beste pertsona batzuengandik jaiotako beste irudi eta iruditeria askori. Bera bezala herriminez dauden pertsonak dira, arterako eta gogoeta kritikorako, adierazpenerako maitasunerako, bizitzeko… emankorra den herriaren miñez.

 

 

Tijuana. Zer esan nahi du gaur egun demokraziak Mexikon gutxieneko soldatarekin bizi den 50 milioi pertsona ingururentzat? Zer espero dugu demokraziarengandik gaur egun? Demokraziaz gaindi, zer espero dugu politikarengandik? Ekonomiak baldintzatzen ditu politikarekin esperimentatzen dugun modua eta ditugun itxaropenak. Premisa horretatik abiaturik, Gabino Rodríguez-en esperientzia eszenaratzen da Tijuana-n. Sei hilabetez, Santiago Ramírez Tijuanako hiritar (Kalifornia Beherea) bihurturik, bere ohiko mundutik aldendu zuten baldintza jakin batzuetan bizi izan zen, inguru hartako lantegi batean gutxieneko soldataren truke lan eginez. Eszenaratzeak esperientzia hori kontatu nahi du, eta irudikapenaren ahalbideak neurtu. Beste bat izatea, beste pertsona baten bizitza bizitzen ahalegintzea. Beste norbaiten azalean sartzea. Ez al da hori jokatzea?

 

 

 

Proklama Artiumek eta AZALAk elkarlanean antolatzen duten arte bizien inguruko egitarau sorta da

Egitarauak 12. Proklamarekin jarraituko du 2018ko irailaren 8tik 22ra

 
LAGARTIJAS TIRADAS AL SOL
argazkiak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com