CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » azalerak | » NOME
NOME

Carolina Campos eta Márcia Lançaren peformancea (Brasil-Portugal)

urriak 5ean, 19:30etan

Zinema Gaur egitarauaren barruan (Montehermoso, Gasteiz)

 

 

 

 

Irudi zaharrak, merkatuetan lagatzen direnak, ahaztu, atzean uzten diren irudiak, unibertso horretatik abiatzen gara. Munduaren zatitxo hori hartzen dugu, denboran destokitzeko, esanahia berria, jatorrian ez zuen bestelako zentzu bat eman eta gero norabide eta helburu ezberdinetara lehertarazteko. Irudi bakoitza hartuko dugu norbere errealitatea duen fikzioa balitz bezala, ez alderantziz, eta horrela langune bat eraiki. Bertan egia eta gezurra ukitu eta nahastu egingo dira, edozein bizitza edozeinena asmatutako narratibekin sortua den ideia onartuko dugu, eta irudiek izan dezaketen etorkizuna baliatuko dugu bere iragana berridazteko. 

 

Sorketa-lana eta performancea: Carolina Campos eta Marcia Lança

Laguntza dramaturgikoa: João Fiadeiro

Gulbenkian Fundazioaren nazioartetzeko laguntzarekin babestua

 

Carolina Campos (Caixas do Sul, BR, 1978). Somenaren bide ezberdinetarako eta sormen prozesuek objektu artistikoak nola zeharkatzen dituzten ulertu ahal izateko gogo eta kezka bereziak izan ditu beti sortzaile modura. Ildo horretatik, kolaborazio lanak egin ditu honako artista hauekin: Calixto Neto (BR), Ivan Haidar (AR), Sezen Tongus (TUR), Julia Salaroli (BR), Márcia Lança (PT) eta Coletivo Qualquer kolektiboa (ES/ BR), besteak beste. João Fiadeirorekin lan egiten du 2012az geroztik, Konposizioa Denbora Errealean ikertzeko, eta formakuntza eta sorkuntza koreografikoan. Lisboan egin ohi dituen ikerketa-lanekin batera, workshops jarduerak egiten ditu Europan eta Hegoamerikan, Fiadeirorekin elkarlanean arituta. O que Fazer daqui para Tras lanaren interpretea eta sortzaile-kidea da. Vera Manteroren O Limpo e o Sujolanean, eta Luciana Chieregati eta Ibon Salvadorren Massa lanean ari da laguntzaile modura.

Marcia Lança (Beja, PT, 1982). Vagar kultur elkartea sortu zuen 2008an, eta bertako zuzendaria da. Nome estreinatu zuen 2017ko maiatzean, Carolina Camposekin elkarlanean. 2016an, berriz, haurrei zuzendutako bere lehen lana estreinatu zuen, Por esse Mundo Foraizenekoa hain zuzen,Nuno Lucasekin lankidetzan. Nabarmena da interpretazioaren alorrean egiten ari den lana, eta kolaborazio lanak egin ohi ditu João Fiadeiro eta Claudia Dias koreografoekin. Dantzaren alorrean egin dituen ikasketetan, honako irakasle hauekin aritu da: Xavier le Roy, Thierry Bae, Sofia Neuparth, Vera Mantero, Francisco Camacho, Loic Touze, Joan Casellas eta Emmanuelle Huynh, besteak beste.

© Lais Pereira
laguntzaileak
  • Gulbenkian
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com