CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » azalerak | » ZUZENEKO OHARRAK
ZUZENEKO OHARRAK

Mr. Cuculain-en Zonzo 

2016ko martxoa eta abenduaren bitartean noraezean burutuko den topaketa sorta

http://www.mrcuculain.com/blog/

 

 

 

Zonzo artxiboa eratzen ari den kreazio prozesua da, aurreiritzirik gabe lurralde baten bizitza inplizitoan bilatzen duen, zeinean herriak eta bertako biztanleak eraldatuz eta singularitzatzen doazen. Artxibo-lurraldetasun proiektuak figuratiboa ez den mapa trazatu nahi du, bertako biztanleak modu aktiboan erretratatzen duena eta horrela horiek beren bizitza narratiben protagonista bilakatuz.  Zonzo egitasmoak paisaiaren alorrera eraman nahi du jarduera artistikoa, espazio/leku horretara moldatuz, espazio horretako kontraesanak agerian uzteko, eta haren bitartez geure baitako eta bizi garen gizartearen hainbat alderdi zalantzan jartzeko.

Zonzo dokumentala izango da, "María" galleta baten baitan ezkutatuta dagoena, paper batean egindako trazoa. Tokiak tokiko biztanleen eta oinezkoen dokumentuak ausaz biltzen dituena.  Ez dago kustodiaturik: bere zaintzaileak oinezkoak dira, beren memoriaren ekarpena egiten duten bizilagunak, hierarkiarik edo ikuspegi finkorik ezarri nahi ez dutenak.  Abiapuntu bat duten bideak eta bizimoduak: ez fikzioarena. 

Arabako probintzia batean artxibo baten eraketarekin abiatutako proiektua, Catalunyara doa orain lurralde desberdinak zeharkatu asmoz, euren arteko kontraste eta paralelismoetan bilatuz. Topaketa eta artxibo lekuak ez dira beti ausaren ondorio; bakarrak egiten dituzten bertakoen presentziaz eta ihardueretaz blai daude. Topaketa lekuak dira, igarobideak, pribatuak, publikoak, galdurikoak, ezkutukoak, berez diren horretan hitz egiten duten lekuak eta bere mapa propioa eratzen dutenak.

 

Honakoa izan da 2015ean zehar izandako topaketen egutegia: 

Otsailaren 23tik 28ra bitartean: Txubio Fernández aktore gasteiztarrarekin topaketa eta elkarrizketa. 

Martxoaren 23tik 29ra bitarteko astea: Casa Bringas-en topaketa. Bergüenda herrian kokatutako harategia. Esther Bringas herriko harakinarekin elkarrizketa

Apirilaren 30etik maiatzaren 5era bitarteko astea: José Felixekin topaketa. Villabezanako artzaia.

Ekainaren 15etik 21era bitartean: Elkarrizketa eta topaketa Isabelekin. Sobrón-eko biztanlea.

Irailaren 21etik 26ra bitartean: Elkarrizketa eta topaketa Hortensiarekin, Lasierra.

Urriaren 26tik 31ra bitartean: Topaketa Pobeseko Iparra tarbernan. Iñaki bertako jabearekin elkarrizketa.

 

2015eko abenduan, Zonzo-k bere bigarren fasea hasten du. Zonzo proiektu osoan parte hartu duten pertsonekin topaketa gehiago antolatzen ditu. Aurreikusten den lehen topaketa José Félix, artzaia eta Txubio aktorearen artean burutuko da. Modu audiobisualean dokumentatuko den solasaldia urtarrilaren bigarren astean izango da.  

NOTAS EN VIVO
laguntzaileak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com