CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » azalerak | » AZALA JAIA 15
AZALA JAIA 15

 

 

 

 

17:00 h Fekat Zirkus & Slum Drumers

Zirko ikuskizuna. Fekat Zirkus & Slum Drummers (Etiopia-Kenia)

18.30 h Just for the money. Una historia del circo

Zirko ikuskizuna. Itsaso Iribarren & Germán de la Riva (Iruñea- Santander)

20.00 h Conccertino para orgánico y palabro

Poesia-antzerkia-musica. El Conccertino (Donostia)

22.00 h El falso paraguayo

Antzerkia. Kolektivo Mostrenko (Gasteiz)

22.30 h Munlet Kontzertua

Kontzertua. Munlet (Mendaro)

24.00 h Dantzaldia

by Dj Loidi JaJa (Cieza)

 

 

20.00-22.00 h Afaria.  Dj Serrucho (Lasierra) denbora guztian gurekin. Afaria aurten bokatak izango dira. Barra librea.

6 euro botea jarriko dugu heldu bakoitzeko. Umea librea.

Lotan geratzeko lo-zakua ekarri. Hurrengo egunean jasotzen laguntzearen truke kafesnea librea.

Etorri aurretik eguraldi iragarpena begiratu Euskalmet-en. Gauez hotza handia egin dezake.

 

 

 

Fekat circus izenak “loratzen ari den zirkua" esan nahi du Etiopiako amariko hizkuntzan. Addis Abebako (Etiopia) inguruak hartzen du haien egoitza nagusia. Izan ere, kideek azaltzen duten bezala, “uste dugu partekatu egin behar dugula eta hedatu arteen botere sendagarria indibidualismoak kutsatutako mundu honetan. Helburu horrekin, banako positiboa eta komunitaterako aldaketa soziala bultzatu nahi ditugu”.

Slum Drumers konpainiak norbanakoaren euskarri eta arreta psikosozialerako baliabide gisa darabil musika. Komunitate bizimoldea lantzen duen elkartea da, eta bertan kide diren perkusio-jole gazte hauen borondatea musika eta kezka sozialak beste hainbat gazterekin partekatzea  da, drogetatik, alkoholetik eta auzo pobre batean bizi beharrak dakartzan arrisku guztietatik urrun mantentzera animatzeko. Elkartea 2011n sortu zen Waithaka-n, Dagorettin (Kenyan).

Itsaso Iribarren Muñoz eta Germán de la Riva Umaña sortzaile eszeniko eta audibisualak dira. Azken hamarkadan elkarrekin jardun dute lanean, eta haien piezak Europa zein Hegoameriketan aurkeztu dituzte. Lan sarituak dituzte: Lehen saria Textos Breves del Teatro Circo Price de Madrid lehiaketan, Bideo dantzako lehen saria Universidad ARCIS Santiago de Chilen eta Nafar Gobernuko lehen saria 2009ko kreazio audiobisual ekosariketan. Horrekin batera, erakunde publiko eta pribatuen babesa lortu dute beren lanen kreazio eta ikerketarako. 

El Conccertino Joseba Roldán, Iñaki Santos eta Ebi Soria dira. Zuzeneko musikarekin egindako errezitaldi poetikoa edota bat-bateko hitzekin egindako zuzeneko kontzertua. Bi musiko organiko eta "hitzo" hartzen duen aktore bat. Antolatzen duten bi aktore eta desantolatzen duen musikaria. Kontatu, kantatu, kendu eta jarri egiten duten hiru ahots.   Garaje batean bizi den olagarro bat. Trastetegi batean sartzen den elefante bat. Txakur arraroaren barazkia eta katu beltzaren zangoa bezala. Kontatu eta jo egiten dugu. Takata!

Kolectivo Monstrenko lau euskal aktoreen eskutik sorteen da. Txubio Fernández de Jáuregui, Ion Elola, Andrés Bezares eta Jasón Guerra 2009. urtetik lanean ari dira elkarrekin Gasteizen. Horrela sortu zuten "Tenemos que hablar", elkarrekin sortutako lehen lana. Azala Jaia 2015 bere lan berria aurkeztuko dute. Gogoratzen al duzue barrez lehertzeraino ikusi genuela "Entre lombrices" lana? Orain bi urte, bai, eta berriro datoz Lasierrara.

Munlet, hau da Anita Lady Fingers & Ina Herr Professor, elektronika, punk eta esperimentazioa uztartzen dituzte 2002az geroztik. 

DJ Loidi JaJa Loida Gomez da. 

Eta DJ Serrucho, o la la, cher Juan González. 

AZALA JAIA 15
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com