CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » azalerak | » 4. PROKLAMA
4. PROKLAMA

 

 

 

 

HARRESPILA (4. PSIKODRAMA)

Espe López eta Oscar Gómez Matak zuzendutako laborategia / L´Alakran Konpainia

Artium, Ekialde Goikoa eta Behekoa aretoetan, apirilaren 20tik 25era, 10:00etatik 17:00etara

Plaza mugatuak, hiriko 8 sortzaileentzat. Informazio gehiago: proklamar@gmail.com

 

ELKARLANEKO PRAKTIKAK ZOROEN MUNDUAN

Aurkezpena La Rara Trouperekin 

Artium, Plaza aretoan, apirilaren 24an, ostirala, 18:30ean

 

HARRESPILA (4. PSIKODRAMA)

Happening-performatikoa / L´Alakran Konpainia

Artium, Ekialde Goikoa eta Behekoa aretoetan, apirilaren 25ean, larunbata, 15:00etatik 21:00etara

   Beharrezkoa da aurretik izena ematea. Informazio gehiago: proklamar@gmail.com

 

DESAGERPENA

Irakurketa-ibilbidea, Marc Vivesekin

Artium, Aurreko plazan, apirilaren 24an, ostirala, 21:00etan

 

-------------------------------

Zerbait ozenki esatea. Zerbait adierazteko, toki bateratu bat aldarrikatzeko, ahots edo oihu andana igortzea. Zerbait modu argian eta jendaurrean esatea. Gobernu bat edota gertakizun bat hotsandiz adieraztea. 4. Proklama honetan lantegi eta topaketa-programa batekin jarraituko dugu Vitoria-Gasteizen, eta galdera honetara itzuliko gara: «Gu, herria», zein neurritan da ariketa performatibo bat? Galdera honek Judith Butler-en testu batean, «Gu, herria. Bilera-askatasunaren inguruko gogoetak» du jatorria: «Gu, herria herriaren subirotasun modu baten enblematzat jotzen dugun esapide bat da, zeinak inplikatzen baitu pertsonek modu politiko anitzean elkar daitezkeela eta elkar izenda dezaketela. Horrek ez du esan nahi, ordea, guztiak bat datozenik, baizik eta jabetzen direla autoberrespena prozesu kolektibo eta partekatua dela».

Proklamaren edizio honetan arreta jarriko diegu, halaber, komunitatearen mitoari eta haren baitako mamuei.

-------------------------------

Harrespila. (4. PSIKODRAMA). “Harrespilak harri txikiak dira, zirkulu oso intimoa, txikia, marrazten dutenak; bi eta bost metro arteko diametroa dute, eta hutsik egoten dira barrutik”, Jorge Oteiza. Psikodrama honek (sail honetako 4.a da) La Falta du izena. Laborategi psikodramatiko honen gakoa gatazka bat partekatzean eta gatazka horri irtenbidea elkarrekin bilatzean dago: arazo partekatu batetik abiatuta eraikitzean. Ikusleak osatuko duen misterio bat aditzera emanez bezala dihardu artistak. Ikusleak/parte-hartzaileak zerbait egingo du, esku hartuko du ekintzan. Azken egunean, Harrespila (4. psikodrama) happening-performatikoa aurkeztuko da, 30 minutuko banakako tailerretan (artista bat/parte-hartzaile bat). Artiumeko areto batean harrespila egitea izango da helburua. 

Oscar Gómez Mata (Donostia, 1963) Genevan bizi da eta han egiten du lana (Suitza). Antzezle, zuzendari, idazle eta eszenografoa da. Legaleón-T taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta orobat sortu zuen L’Alakran taldea (1997). Europan eta Hego Amerikan garatzen du bere lan artistiko eta pedagogikoa. L’Alakran taldearekin, besteak beste honako ikuskizun hauetan lan egin du Gómez Matak, obrak eszenaratzen eta antzezten: Carnicero español (1997), Psicodrama (2012), A casa de Antaño (2013). Haren zenbait ikuskizun eta performance aurkeztu dira nazioarteko jaialdietan, erakunde frantses eta suitzarrak produkzioan lankide zirela. Psikodrama Oscar Gómez Mata/L’Alakranen proiektu bat da. Harrespila egiten lankide izan dute Espe López (Irun, 1963). Nagusiki Genevan trebatutako artista da Espe López, École de Théâtre Serge Martinen ikasia hain zuzen, eta hainbat profesionalekin ere jardun du prestakuntza osatzen Frantzian eta Espainian. Legaleón-T Teatro taldearen sortzaileetako bat da (1986). 1997. urteaz geroztik, modu aktiboan dihardu L’Alakran suitzar taldean. Beste talde batzuekin ere aritzen da, esate baterako Dans le sens opposé, Le vent des signes eta Antzerki Ola Imaginarioa (FTI) taldeekin. Profesionalentzako antzerki-ikastaroak ematen ditu ikastegi profesionaletan, taldeetan eta eskoletan.

-------------------------------

“Elkarlaneko praktikak zoroen munduan”. La Rara Troupe konpainia lankidetza-espazio askotariko eta konplexu bat lantzen ari da 2012az geroztik, adimen-osasuneko diagnostikoa duten eta ez duten hainbat kiderekin. Taldeak ikus-entzunezkoa erabiltzen du bere burua aurkezteko eta iruditeria birlantzeko tresna gisa, baita gure topaketetan kritiko bihurtu eta aktibatu nahi dugun diskurtso baten bitarteko gisa ere. Hitzaldi-aurkezpen honetan, taldeak zer ibilbide egin duen eta zer ikaskuntzatan dabiltzan ikusiko dugu, material propioen proiekzioen eta parte-hartzaileen elkarrizketen bidez. Belén Sola (MUSACeko Hezkuntza eta Kultura Ekintza Sailaren arduraduna) eta Chus Domínguez (artista bisuala) dira proiektuaren koordinatzaileak.

-------------------------------

Desagerpena ikerketa gisa planteatzen da: une jakinetan ireki eta askotariko moduetan agerian gelditzen den ikerketa gisa. Material landugabea testu zati batzuek osatua da: desagertze bati buruzko testuak, askotariko ikuspegietatik mintzo direnak, hala nola, hizkuntzalaritzatik, soziologiatik, feminismotik… Interes subjektibo eta pertsonal jakin batzuek bultzatuta mailegatu eta bildumatutako material hori halako eragabetze eta kontrolik ezera eramaten da, non galdu egiten baitu justifikazio oro eta hartzen baitu nortasun berri bat. Marc Vives (Bartzelona, 1978) artista bisuala da. Egun, "The Wilson Execises" proiektuaren amaierako fasea lantzen ari da, Anna Craycroft artistarekin batera (Rivet da komisarioa). Stavangerreko Rogaland Kunstsenter (Norvegia) eta REDCAT (Los Angeles) bisitatu ondoren, hil honetan amaituko da proiektua, ESPAI 13 -Fundació Miró gunean (Bartzelona), Azotea taldearen zikloaren barruan (Ane Agirre/Juan Canela). Gaur egun, pedagogia, praktika artistikoa eta NauEstrucheko kuradoretza uztartzen ditu.

-------------------------------

Proklama Artiumek eta AZALAk lankidetzan antolatzen duten arte bizien inguruko egitarau sorta da.

Egitarauak 5. Proklamarekin jarraituko du, 2015eko ekainaren 22tik 27ra

EL CROMLECH (PSICODRAMA 4)
laguntzaileak
  • Logo Artium
  • Logo Fábricas de Creación
  • Logo DFA
erlazionaturiko artxiboak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com