CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » azalerak | » 3. PROKLAMA
3. PROKLAMA

 

 

QUIET VOLUME [Bolumen isila]

Ant Hampton eta Tim Etchellsek zuzendudako autoantzerki pieza 

abenduaren 16tik 20ra bitartean, Koldo Mitxelena EHUko liburutegian (Nievas Cano kalea, Gasteiz) 

Ordutegi ezberdinetan. Beharrezkoa da aurretik izena ematea. Informazio gehiago: proklamar@gmail.com

PLAYLIST PARA ROER UNA DETERMINACIÓN

 Ricardo Antónen aurkezpena

Artium, Goi Ekialdeko aretoa, Abenduak 19 ostirala, 19.00etan

ESNEA ETA GALLETAK

Mursegok Gloria Fuertes abesten du

Sukubo aretoa (Cubo 5 kalea, Gasteiz), Abenduak ostirala 19, 21.30etan

 

-------

 

Zerbait ozenki esatea. Zerbait adierazteko, toki bateratu bat aldarrikatzeko, ahots edo oihu andana igortzea. Zerbait modu argian eta jendaurrean esatea. Gobernu bat edota gertakizun bat hotsandiz adieraztea. 3. Proklama honetan lantegi eta topaketa programa batekin jarraituko dugu Vitoria-Gasteizen, eta galdera honetara itzuliko gara: «Gu, herria», zein neurritan da ariketa performatibo bat? Galdera honek Judith Butler-en testu batean, «Gu, herria. Bilera-askatasunaren inguruko gogoetak du jatorria: «”Gu, herria” herriaren subirotasun modu baten enblematzat jotzen dugun esapide bat da, zeinak inplikatzen baitu pertsonek modu politiko anitzean elkar daitezkeela eta elkar izenda dezaketela. Horrek ez du esan nahi, ordea, guztiak bat datozenik, baizik eta jabetzen direla autoberrespena prozesu kolektibo eta partekatua dela». Esapideak eta mintzaldiak, «beste baten hitza hartzearen» ideiarekin ere lan egingo dugun hirugarren zati honetan.

 

The Quiet Volume [Bolumen isila] performance xuxurlatua, norberak ekoitzia eta automatikoa da, liburutegi bateko irakurgelan bi lagunen artean entzuteko sortua. Pieza honetan mundo osoko liburutegiek elkarrekin duten tentsioa arakatu nahi da: isiltasuna eta irakurtzearen kontzentrazioa bateratzen dituen egoera hori, intimoa eta aldi berean publikoa den leku batean norbaitek liburu bat irakurtzen duen oro gertatzen dena. Bi ikusle/parte-hartzaile elkarren ondoan eserita daude, liburu multzo baten ondoan. Jarraibide idatziak eta xuxurlatuak jasoko dituzte, orrialdeetan barrena bidaia enigmatiko bat eginaraziko diena. Liburu baten bakarkako irakurketa intimoak bere baitan duen eta, orain, batetik bestera isilean bidaiatzen duen aztikeria hura garatuz joango da bien artean.

 

Ideia eta zuzendaritza: Ant Hampton eta Tim Etchelles. Ekoizpen exekutiboa: Katja Timmenberg. Ekoizpen-laguntzailea: Vooruit (Belgika).

Gaztelaniazko itzulpena: Luz Algranti eta Paula Porroni. Lehen ahotsa: Diego Jalfen. Haurraren ahotsa: Boris Villamarin. Hirugarren ahotsa: Ana Baidembaum. Piezari buruzko informazio gehiago: http://www.anthampton.com/tqv_sp.html

 

Playlist para roer una determinación. @Ricardo_AMASTÉ. Nekatuta egoteaz nekatuegia baina, hala ere, ez behar bezain nekatuta. Des-artista, hala eta guztiz ere bilbotarra, apokaliptikoa eta moldakorra, Eskorbutoren eta Bob Esponjaren erdibidean, anarko-komunitarista informala, procomún delakoaren eta deshazkundearen militante inkoherentea, etika feministak eta permakulturak bairatua. Belar txar, guztiz (h)amultsu, birnahasle eta besterenaz jabetu-nahia, beti nora-ezean. @ColaBoraBorako biztanlea, desagertzeko bidean dagoen (edo ez dagoen) uhartea, nagusi den errealitatearen eta proiektatutako nahiaren artean, ordena zaharraren eta neoliberalismoaren hegemonia heteropatriarkalen hegemonien jokoaren blokeoaren eta pinpanpun-aren mende. Sortzen ari den kultura berriaren erreferente koman dagoena. Multimilitante buruesplotatu prekarizatuak. Ez nahiko artistak, ez -zentzu onean- politikoak, eta erdipurdiko enpresa-gizonak, gainera. Gentrifikatzaile burgestu gentrifikatuak Ezagutza-Kapitaismoaren tresnak. Ez-hilak, laguntzeko ala aurka egiteko? Banpiroak. Nahiago nuke ez egin. Bihar utziko dut. Txio-txio esatetik ezer ez esatera. Eta ura leporaino iritsi zaigun arren, marraskatzen jarraitzen dugu.

 

Mursego-k Gloria Fuertesen testuak berriz irakurri zituenean, bere burua aurkitu zuen berriz ere, berriz ilusioz bete zen, berriz integratu zen, birgaitu egin zen eta oreka berreraiki zuen, guztia parekatu egin zen eta ahuntz bakoitza bere akerrarekin elkartu zuen. Mursego Maite Arroitajauregi da. Mursergok ‘saguzar’ esan nahi du portugesez. Mursergok musika egiten du, txelo bat, pedal loop station bat, txilibitu bat, txinatar txindatak, pistoidun txilibitu bat, pandero bat, ukelele bat, koloretako argidun giltzadi bat, autoharpa bat, errimak, txaloak, inprobisazioa eta ahotsa erabiliz.

 

PROKLAMA Artium eta AZALAren arteko lankidetza-programa da

Egitarauak 4. PROKLAMArekin jarraituko du 2015eko udaberrian

© Iker Fernández
laguntzaileak
argazkiak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com