Lantegien eta topaketen programa
ARTIUM (Vitoria-Gasteiz), urriaren 4tik-11era bitartean
PROKLAMA Artiumen eta AZALAren arteko lankidetza-programa da
DESEHORZLEA
Societat Doctor Alonso-k zuzendutako lantegia
Ordutegia: 10.00etatik 14.30era (urriaren 4an, 5ean eta 11n) eta 16.00etatik 20.30era (urriaren 6tik 10era)
Lantegiaren irekiera: ostiralean, hilak 10, 18.00etan
ESNEA ETA GALLETAK
Rafael Berrioren kontzertua Mostrenka Aretoan
Ostiralean, hilak 10, 20.30etan
ZER ARRAIO DA PENTSAERA MODALA, ETA ZERTARAKO BALIO DIT EKAITZ HONEN ERDIAN?
Jordi Claramonteren hitzaldia
Emanaldi aretoan, larunbatean, hilak 11, 18.30etan
EZ DAGO EGITEN DUGUN GUZTIA ZERTAN ESAN, ETA EZTA ESATEN DUGUN GUZTIA ZERTAN EGIN ERE
Cláudia Dias-ek zuzendutako performancea
Ekialde-Goikoa aretoan, larunbatean, hilak 11, 20.30etan
Zerbait ozenki esatea. Zerbait adierazteko, toki bateratu bat aldarrikatzeko, ahots edo oihu andana igortzea. Zerbait modu argian eta jendaurrean esatea. Gobernu bat edota gertakizun bat hotsandiz adieraztea. 2. Proklama honekin lantegi eta topaketa-programa batekin jarraituko dugu Vitoria-Gasteizen, eta galdera honetara itzuliko gara: «Gu, herria», zein neurritan da ariketa performatibo bat? Galdera honek Judith Butler-en testu batean, «Gu, herria». Bilera-askatasunaren inguruko gogoetak du jatorria: «”Gu, herria” herriaren subirotasun modu baten enblematzat jotzen dugun esapide bat da, zeinak inplikatzen baitu pertsonek modu politiko anitzean elkar daitezkeela eta elkar izenda dezaketela. Horrek ez du esan nahi, ordea, guztiak bat datozenik, baizik eta jabetzen direla autoberrespena prozesu kolektibo eta partekatua dela».
Desehorzlea-k hitzari begiratu nahi dio, haren gorpuztasunari eta hitzak gorputzarekin eta ekintzarekin duen harremanari. Hitzak benetako zentzuan eta alegiazkoan aterako ditugu lurpetik. Hitzen gorpuztasuna mundu fisikoa sortzeko eta aipatzeko gaitasunaz gainera, mundu etiko bat, sistema politiko bat eta gizarte-ordena bat sorraraztekoa ere bada. Laborategi hau gorputzaren eta hitzaren inguruan ikerketa egiteko interesa duten pertsonei zabalik dago, eta ez da beharrezkoa aurretik artearen esparruan esperientziarik nahiz praktikarik izatea.
Desehorzlea prozesuaren lantaldea: Sofía Asencio eta Tomàs Aragay (Societat Doctor Alonso), Jordi Claramonte, Jaime Conde Salazar, Bárbara Sánchez eta Sílvia Zayas. Desehorzlea-k Iberescena, Departament de Cultura de la Generalitat de Catalunya eta Institut Ramon Llull erakundeen babesa izan du.
Hasierako lehen bilera haren ondoren, Museoaren aurrean zirkuluan eserita, esne berodun termoak eta Campurriana galleta-kutxak mahai gainean, Txubio Fdz de Jauregi galdezka, «ahal dugu?», eta Rita Ñecoren erantzuna, barrez, «ea ahal dugun!»... Esnea eta galletak bigarren topaketa honetan, Vitoria-Gasteizko sortzaile eta kultura-langileen artean, galderak egiten jarraitzeko aukera izango da, «gu?»; gainera, galdera berretu egingo da: «eta nor gehiago?». Oraingoan, Rafael Berrio kantautore donostiarra gonbidatzen dugu.
Pentsamendu modalak, hasi Diodoro Cronosetik eta segi Nicolai Hartmann-eraino, hegemonikoen oso bestelakoak diren oinarriak eman ditu, ontologia, estetika eta politikari buruz pentsatzeko; Platon eta Aristotelesek Ilustrazioari emandakoen oso bestelakoak, alegia. Banaketaren, aldaketaren eta batik bat autonomiaren teoria da. Gehiago azalduko nuke, baina modu laburrean kontatzeko esan didate.
Jordi Claramontek Filosofia ikasi zuen UHUN, eta Elektrizitatea, bere herriko Eskola-lantegi batean. Bospasei liburu argitaratu ditu estetikari, autonomiari eta mendebaldeko filmei buruzkoak eta beste hainbat instalazio elektriko egin ditu, tentsio gehiago ala gutxiagokoak; esaterako, La Fiambrera Obrera, Las Agencias, Yomango edo SCCPPkoak. Bi seme eder ditu, eta arraroa badirudi ere, urteko sasoirik gehienak Madrilen igarotzen ditu.
Bere azken lanean, Ez dago egiten dugun guztia zertan esan, eta ezta esaten dugun guztia zertan egin ere, Cláudia Dias artista portugaldarrak antzokia, emanaldi-aretoa, hitza irartzeko toki egokia ote den proban jarri du. Irarri, esandakoa eta idatzitakoa ez dadin urtu espazio zigorgabe, atzigaitz eta labur batean; baizik eta jendaurrean oihartzuna eta eragina izan dezan, eta guztiok egin gaitzan erantzule, lotu gaitzan. Memoria osa dezagun.
Ez dago egiten dugun guztia zertan esan, eta ezta esaten dugun guztia zertan egin ere obraren lantaldea: Zuzendaria: Cláudia Dias. Laguntzailea: Cecilia Laranjeira. Interpretazioa: Carolina Campos, Cecilia Laranjeira, Cláudia Dias, Daniel Pizamiglio, João Bicho, Karas eta Lucia Chieragatti. Testua: António Pinto Ribeiro eta Jorge Feliciano. Zuzendari teknikoa eta argiztapena: Nuno Borda D’Água. Musika: Seu Jorgeren Saiba. Segizio kritikoa: João Fiadeiro. Itzulpena: Karas. Grafikoa: Jorge Silva. Argazkia: Luís Martins. Produkzioa: Andrea Sozzi / SUMO. Koprodukzioa: María Matos Udal Antzokia. Babeslea: Calouste Gulbekian Fundazioa. Egoitzak: Inteatro-Centro Internazionale di Produzione Teatrale, DeVir/CAPa, José Manuel Figuereido Kultur Foruma/ CEAV.VA, Re.Al, Performance Arteen Jaialdia-Zirkularra, Alkántara Espazioa. Eskertzak: Michael Oliveira, Pablo Fidalgo, Idoia Zabaleta, Paulo Vasques, José Frade eta António Olaio.
* 3. Proklama abenduaren 17tik 20ra bitartean izango da.