CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » azalerak | » AZALA JAIA 14
AZALA JAIA 14

 

 

NADA ES VERDAD, TODO ESTÁ PERMITIDO/ NADA ES VERDAD, TODO ESTÁ PERMUTADO/ NADA ES VERDAD, TODO ESTÁ PARMESANO 

 

17.00tan harrera

17.30tan San Vitoresera igoko gara. Errekan liburu akustikoko ipuin batzuk entzungo ditugu. Ibon Salvadorrek ahoz gora arituko da mendi gainan 

19.30tan Har-Belex-en kontzertua herriko elizan 

21.00tik–22.30ra bitartean Mama gallina Pez Limbo-rena 

21.30tan AFARIA zopa+ saltxitxak+ patata tortilla+ edariak

23.00tan Magmadam-en kontzertua  

24.00tan DJ Yuju! eta KX DJ

(Arratsalde osoan zehar DJ Serrutxo izango dugu ere gurekin)

 

BARRA LIBRE. BARRE LIBRE. BURRA LIBRE. BIRRA LIBRE

 

* Hotza egingo du, Lasierran tenperaturak 10 gradutik behera jaisten dira egunero arrats-egunsentian. Estudioan lo egin daiteke. Lo-zakuak ekarri. 12 euro eskatuko ditugu afari+edarien truke. Etorriko zareten konfirmatu: azala@azala.es

 

Har-Belex Manix S. eta Salva Mainek osatzen dute. Musika elektroniko-EBMaren ildoan ibilbide luzea egindakoak diren bi musikariak proiektu berri honetan elkartzen dira beren jakin-minak eta pasio amankomunak areagotzeko: naturarekiko maitasuna, tokian tokiko ohiturak, historia, erlijioen alienazioa eta gizarte modernoa, etab. Magiaz beteriko abesti intentsoek Neofolk berezia osatzen dute. Bideoa eta proiekzioak: Jorge Ferreira.

Hau ez da ipuin bat, kontu oso luzea da, beste baterako uzten den gauza horietako bat, egutegi bilduma bat, egokiak ez diren une kateatuak, eztanda egitear dagoen biografia bat. Zuria kanpotik, horia barrutik, zer da? ... Mama Gallina Pez Limbo-rena. Begoña Martín Treviño, Raúl Camino eta Edu Hernandok osatzen dute 2011ean ibilibidea hasi zuen taldea. Asanblea bidez egiten dute lan. 3 urte hauetan 4 ikuskizun ekoiztu dituzte eta, horrekin batera, azoketan burutzen den pieza laburreko "150 gr. jaialdia" bultzatzen dute. 

Magmadam. Mogimendua, inprobisazio elektronikoa eta akustikoa, zuzenean egindako de/konstrukzioa. Zarata, gorputzak, testurak eta erraiak.  Formazio irekia. Magmadam osatzen dute: Myriam P,  perkusionista-bateria eta sortzaile autodidacta, eta Itziar Markiegi, zaratatzaile/ plastikoa, inprobisatzailea, Baba-Llaga, Anorexia Mental, SEXtoD taldeetako kidea eta bakarlari modura Jana Jan eta TetaFX. 

DJ Yuju!, Unai Requejo, musika eta arte plastikoak uztartzen ditu bere lanean. Artea eta jokoaren arteko harremanak ikertzen dituen doktore tesia ari da burutzen.

kXd, lehen Don Arriolone, LFeO eta Txokolatino pleistozenoan. Ekletikoa eta ipurterrea. Eklektismoa dela-eta ia edozein musika estilo pintxatzen du. Nire esana, da eta izango da: Pentsatzen dut, beraz insistitzen dut! Pintxatxen dut, beraz naiz! Dantza ezazue, madarikatuak!!!

Ibon Salvador Bikandi, bere bioa bidali arte  esango dugu "rizar el rizo" (nola itzuli?) gustatzen ohi zaion tipo altua dela. Eta koreografoa dela eta Luciana Chieregatirekin Qualquer kolektiboa osatzen duela.

Magmadam
erlazionaturiko artxiboak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com