CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » azalerak | » 1. PROKLAMA
1. PROKLAMA

Lantegien eta topaketen programa

ARTIUM (Vitoria-Gasteiz), ekainaren 9tik-14ra bitartean

PROKLAMA Artiumen eta AZALAren arteko lankidetza-programa da

 

 

ZOOM OUT

Itziar Okarizek gidatutako lantegia

Plaza aretoan, ekainaren 9tik 14ra

Ordutegia: 10:00etatik 14:30era (hilaren 13an, ostirala 16:30etik 21:00etara)

Izen-ematea doakoa izango da, eta ekainaren 2ra arte egin ahal izango da.

CVa eta motibazio-gutuna bidali, helbide honetara: proklamar@gmail.com

Lantegiaren irekiera: Plaza aretoan, ekainaren 13an, ostirala, 16:30etatik 21:00era, eta

larunbata, hilak 14, 10:00etatik 14:30etara

 

ERREKAN

Entzunaldi-sorta baten lehen aurkezpena

Aurrealdeko plazan, ekainaren 13an, ostirala, 18:30etik 20:30era; eta larunbatean, hilak 14,

12:00etatik 14:30era

 

ESNEA ETA GALLETAK

Kolectivo Mostrenko taldeak gidatutako topaketa

Aurrealdeko plazan, ekainaren 13an, ostirala, 21:00etan

 

Zerbait ahots-goraz esatea. Zerbait adierazteko, toki bateratu bat aldarrikatzeko, ahots edo oihu andana igortzea. Zerbait modu ageriko eta publikoan adieraztea. Gobernu edo gertakizun bat hotsandiz azaltzea. Adibidez: Proklama honekin, lantegi eta topaketen programa inauguratuko da, 2014ko udan, Gasteizen. Horren bitartez, galdera honi erantzuten ahaleginduko gara, hainbat tokitatik: Gu geu, herritarrak, zenbateraino gara ariketa performatibo bat? Galdera honek Judit Butler filosofoaren testu bat du oinarrian, Gu geu, herritar xumeok. Biltzeko askatasunari buruzko gogoetak izenburua duena: "Gu geu, herritar xumeok esapide enblematikoa iruditzen zaigu, pertsonak elkar izendatzeko eta askotariko modu politikoan biltzeko elkarrekin jardun ahal izatea dakarren herri-subiranotasunaren irudia. Horrek ez du esan nahi guztiak ados daudenik, baizik eta auto-baieztapena prozesu kolektibo eta partekatua dela ulertzen dutela".

 

Zoom out lantegian, beraz, ekintza eta performance kontzeptuak praktikan jarriko dituzte, eta horien erregistroak zein irudikapenak dakartzan arazoak landuko dituzte; horietako bakoitza, zehazki, ekintza baterako proposamen germinal bat izango da, beronen, bere erregistroaren eta performancearen irudikapen grafikoko formen arteko joan-etorriko bidean. Performancea zeinuen eta eraldaketa-tresnen ekoizpenerako berariazko bitartekoa dela jakinarazi, eta horri buruz gogoeta egiteko gonbidapena da.

Itziar Okarizen ekintzek (Donostia, 1965) abian jartzen dituzte irudikapenerako eta komunikaziorako hainbat gailu, euren hitzarmenak erabilita beroriek urratzen ahalegintzeko. Prozesu mimetikoa da, adierazleak testuingurutik ateratzeaz, antolamendu logikoaren aldaketaz, behatzen duenaren eta behatua denaren arteko rol-trukeaz eta errepikapenaz baliatzen dena.

Errekan ipuin-liburu soinuduna da. Entzunaldi-sorta baten lehen aurkezpena izango da. Errekan, Azalak sustatutako proiektu akustiko-libidinala da, Eskutik hitza laborategien testuinguruan sortutakoa. 2011. urteaz gero, lau ediziotan barna, hainbat artista, idazle, antzerkigile, teorialari eta ikertzaile sorkuntza-°©€espazio batean bildu dira, idazkeraren performance-ezaugarria eta ahozkotasuna ikertzeko. Honako hauek parte hartu dute Errekan liburuan: Cristina Redondo, Elena Aitzkoa, Isabel de Naveran, Paula Caspao, Marion Cruza, Miren Jaio, June Crespo, Idoia Zabaleta, Rafael Martinez del Pozo, Ixiar Rozas eta beste ahots gonbidatu batzuk. Liburua osorik entzun ahal izango da helbide honetan: azala.es/errekan. Errekan liburuak Eremuak programaren laguntza jaso du.

Esnea eta galletak, Gasteizko artistak, sortzaileak eta kultura-langileak biltzeko gunea da. Azalaren gonbidapenari jarraiki, Kolectivo Mostrenko taldeak antolatutakoa. Proiektu eratzailea izatea du helburu. Andy Kaufman umorearen aurkako showmanari omenaldia egitea da xedea, galletak esnetan bustita; "guk geuk" biltzeko dugun ahalmena eta kalitatea neurtzea; eta, azken batean, Eta gainerakoak, zer? galdera ber hiru egitea.

Errekan ipuin liburuko audizioa, 1. PROKLAMAren barruan
laguntzaileak
  • Logo Artium
erlazionaturiko artxiboak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com