CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » azalerak | » PERFORMANZERU 13
PERFORMANZERU 13

PASEOA + PERFORMANCE + ZERU

Anne-Laure Boyer, Alvaro Nebreda Diaz de Espada, Cecilia Perez-Pradal eta Jose Oteroren sorkuntza egoitza

2013ko abuztuaren 12tik irailaren 1a arte

Aurkezpena: abuztuaren 31 larunbatean, arratsaldez

 

 

Lau sortzaile eta hiru jatorri. AZALA-n sorkuntza lantzeko udaldiko egonaldi izango den hori baino lehen, skype bidez aritu dira elkarrizketan. Argentinatik, Frantziatik eta Lasierra ondoko herri txiki batetik, parlamentu frantziarrean ematen diren liskarrez hitz egin dute; Argentinako uholde toxikoen eta migrazioen gainean aritu dira; bidaiari, emigrazioari buruz; lurraldeaz eta espazioari buruzko giza ikuspegiaz; hiria uzteaz, landan lan egiteko.

2013ko ekaina erdialdean, Ceciliari, Anne Laureri, Joseri eta Alvarori idatzi, eta galdera bat luzatzen diegu: zer irudiarekin lotuko zenukete etorri berriaren atzerriratzea?

Honako hau erantzun ziguten:

 

“Buenos Aireseko hiri gunetik hauts-hodei batean bildurik noala, atzerritar baten modukoak dira nire pausoak, eta orain dela 10 urteko Madril hura etortzen zait gogora. Obren artean eta arrazoi politikoek moztutako kaleetan barrena aurrera egiten saiatzen naiz, jende asko ezaguna zait ibilbide iraganezinak elkartzen dituzten puntu horietan, haien bizitzaren parte bat behintzat ezagutzen dut. Ia ezinezko da inora garaiz iristea, zaila da nonbaitera iristea. Beharbada, denborak aurrera egin ahala, naturaltasunez sumatuko ote da espasmozko denborazkotasun hori, aurretik ezin jakin daitekeen erritmoa duena. Hemen muga guztiak sistematikoki gaindituak izaten dira, mugakide diren lurraldeetan hasten den esperientziari bide emanez. Beharbada, hori da Hegoaldera itzultzea, aldaketa etengabean dagoen iragan-orainaldi bat berriz bisitatzea-sortzea eta haren bidera irtetea, hain zuzen alde guztietatik zulatutako gu bat behin-behinean definitzen duen bide horretara.

Aspalditik da mugimendua nire bizitzeko modu. Saihestu ezin dudan zerbait da; ezintasun moduko bat toki berdin batean geratzea. Badira lasaiagoak diren uneak, beste batzuk, berriz, mugikortasun bizikoak, oraingo hau bezala. Bi urte daramazkit hilabetean bitan edo hirutan etxetik irten eta beste toki batzuetara abiatzen, etorri berria banintz bezala iristeko, esaterako baterako, Madril, Valentzia, Cuenca, Arcachon, Toulouse edo Paris... Etengabeko joan-etorri horiek etorri berri bihurtzen naute, baita neure etxean ere, Burdeosera itzultzen naizenean. Horregatik, niretzat “etorri berria” izateak leku ezberdinen artean nabigatzea esan nahi du. Eta toki horietan emandako urrats bakoitza atzean uzten du nirea den arrastoa, irudi mental modura jarraitzen nauen zerbait: oihartzunak, erremanentziak toki horietan guztietan aldi berean egongo banintz bezala, baina osotasunean egon gabe haietako bakar batean ere ez.

Etorri berria begira geratzen da pentsakor. Egongelako etxe-objektuei begiratzen die, leihoan zehar ikusten duen paisaiaren usaina eta koloreak jasotzen ditu eta beste etorrera antzekoekin lotzen. Hotel batera edo pisu batera iristea. Aurreneko gauza: leihotik begiratzea, non gauden ikusteko. Nolakoa den hiria; zein haren argia. Zerua urdin ala lainotuta ote dago. Kalea estua ala zabala ote da. Zentroan ala kanpoaldean ote gaude. Lehen aldiz orain ikusten ari den inguruneaz gozatzen ari da buruan dabilzkion sentsazioen bidez eta haren bizitzako beste une batzuk gogorarazten dizkiote. Eta bitxiena da, espazio hori, orain arte inoiz ikusi ez duena, ezaguna egiten zaiola.

Basoan barrena ibilaldia ekaitzaren ostean, oraindik negukoa dirudien, baina arratsaldearen barealdian haize berozko apurrak dakartzan udaberrian. Jaioterri eta hezi leku dudan iparraldea. Nire haurtzarotik Ebro ibai-ertzera, Kalifornian beste Sierra Nevada moduko bat den horretako mendi-bidaiara naraman klima bateko astinduak. Bidea, arratsa, basoa, hezetasuna, txoriak. Usain sakona garunean sartzen zait, nire memoriaren geruzak egurastuz: Jende-irudiak: San Juan del Monteko jaiak, koloreak, danborrak, lantegian hilabetetan birkonpondutako karroza hura, fanfarreen musika, danborra, zahatoa, ibaia, hostoak, udazkena, Mendieta-ren heriotza, nire lehen laguna, lagun taldeko zaharrena eta gurekin gehien jolasten zena. Ahotsak etortzen zaizkit hizkuntza desberdinetan, urruneko geografiak, guztiona den memoria”.

 

Anne-Laure Boyer. Paristik datorren artista bisuala. Lan egiten du eta bizi da Burdeosen eta Espainian. Lekuen memoriari buruzko haren ikerkuntzekin, Anne-Laurek gai sozialak lantzen ditu, hala nola, berriz kokatu beharra, lurraldearen iruditegia eta inkontziente kolektiboa. Kartografien, argazkien, elkarrizketen eta deskribapenen bitartez, ikerkuntzarako korpus oso bat egiten du, denbora eman daitekeen hausturaz eta sakabanatutako zatiak berriz biltzeko saiakuntzaz aritzeko. Haren lanak ez du malenkonia erromantikoa helburu, inguratzen gaituen oro energia hutsa dela irizteak baizik. Unibertsoan energia ez dela inoiz galtzen, ezta suntsitzen ere. Landa edota hiri gune mortu eta abandonatu batean, talde lanean eta helburu poetiko eta artistikoekin berritu daitezkeen energia bitalak daude.

Alvaro Nebreda Diaz de Espada (Miranda de Ebro, Araba, Madril, El Estrecho, Al Maghreb). Artisau, ortuzain, baserritar, hiritar... eta, bizitzea tokatu zaizkigun garai hauetan, edozertarako morroi. Mnemocine Kolektiboa sortu zuen, ikerlari/hezitzaile/errealizatzaile lanetan Taró, Shuiya Shuiya, Queremos el cielo—dokumental etnografikoa– De lo visto y oído en Leza, La familiataldeko bideoetan eta talde-memoriarako proiektuetan, adibidez, “Oroimena irudikatuz”. Egun, “Eraikiz” plataforma sortzen ari naiz –eraikiz, altxatuz, goratuz, fundatuz, eraginez, sustatuz, bilduz, jasoz, haziz, heziz–, bertan sartzen dira ordezko eraikuntza moduetarako proiektuak eta asmoak, hala nola, Permakultura, Agroekologia, Artisau-sutegi, Egur-labea...

Cecilia Perez-Pradal (Argentina-Espainia, 1976). Antzerki-dokumentala lantzen duen Puctum konpainian zuzendari da. Aktorea da, dramaturgoa, irakasle e ikerlaria antzerkiaren alorrean. Soziologian lizentziatua da, UNLP (Buenos Aires), eta egun Antzerki Dokumentalari buruzko Tesia idazten ari da Madril-eko UCMn. Haren ekoizpen eszenikoetan errealaren eta fikzioaren arteko mugan dabil ikertzen. Horretarako, antzezpena, aktoreak ez direnen lana eta haien benetako biografiak zalantzan jartzen ditu. Haren sorkuntza lanen artean daude honako hauek: Corte Arganzuela,Volk , Conectados, BineuralMonoKulturrekin batera, Historias de Vida I, II y III, Recuerdos Interferidos en clave Pinter. Performer eta kantari modura, Spoken Word Rizoma sesioak egiten ditu Daniel Garabitorekin batera eta “Canciones que me hacen bien”.

Jose Otero (Miranda de Ebro, 1968). Irakasle eta artista ibiltaria. Argazkigintzaren historiako irakasle da BlankPaper eskolan eta IEDn; Madrilgo Intermediae–Matadero Sorkuntza Garaikiderako Zentroan aritu da kolaboratzaile lanetan, eta 2009an, Mnemocine Kolektiboarekin batera, “Oroimena Irudikatuz” egiten du Salinas de Añana kultur paisaian. Egun Arabako lautadan dabil, “Performanzeru” proiektua prestatzen. Joserentzat, ibiltzea lasaitzeko modu bat da, haren pentsamenduak sedimentatzeko eta sortzeko modua. Ibilaldi horietan ingurura zabaltzen du bere irudimena, horrela, ibiltzea, ariketa fisikoa nahiz irudimentsua da aldi berean. Jolastu zalea da eta absurdoa interesatzen zaio (ekintza poetiko eta politiko modura, dadaisten eran), baita hizkuntzaren dimentsio permorfatiboa ere. Lantresna horiek ditu, ibiltzen dituen landa eta hiri guneetan barrena haren ibilbideak egiteko.

© José Otero
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com