CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » azalerak | » PERFORMANZERU 12
PERFORMANZERU 12

PASEOA + PERFORMACE + ZERUA

Alex Mendizabal, Jon Mantzisidor, Myriam p.i.,  Nilo Gallego eta Chus Domínguezen sorkuntza egoitza

2012ko abuztuaren 20tik irailaren 2ra bitartean

Aurkezpenak: larunbata irailaren 1ean, arratsaldez

 

2012ko ekainaren hasieran, eskutitz bana (e-maila) bidali genien Nilo, Myriam, Chus, Alex eta Joneri. Eskutitza "XXX maitea" esanez hasi eta besarkada batekin amaitzeaz gain, beren AZALAko udako egoitzen aurkezpenak prestatzeko testu bana eskatu genien. Gure gonbidapena nolabait mugatzeko, hitz konstelazio bat erantsi genuen eskutitzean.  Konstelazioa hitzez osatuta zegoen, GR ibilbide modura: 

inprobisazioa

kolpea - hotsa - zarata - proiektila 

paseoa - txangoa - kantinplora - kanping denda

haize freskoa - zure "haizera" ibili - "haizeak" izan - pikutara/ haizetara bidali

lurra - lurraldea - lurrikara - lurtxokoa - lurgoxoa 

 

Denborak aurrera egin zuen eta honakoa gertatu zen:

"Han egin nahi dugu lo, esnatu eta hotz gehien egiten duen unean ezagutu, egunsentia iritsi aurretik. Asmakizunak prestatu eta dena konstelazio baten modura prestatu. Gaua berriro datorrenean proiektila bota eta zerua erori arte itxaron. Farmazia batera iritsi naiz eta proiektil bat eskatu dut. Oraingoek metxarik ez dutela esan didate. Eta zer egin behar dut eztanda egin dezan. Orain debekatuta dago eztandaraztea, lege berriak fade-out bakarrik onartzen du. Baina ni astokilo bat naiz, fade-out zer den ere ez dakit!

Bi hitz aukeratu ditut: proiektila eta kanping denda. Biak gustatzen zaizkit, baina biak batera ez; militarren kanpamenduaren ideia gogoratzen didatelako. Beraz banaka jarriko ditut:

Proiektila: Proiektila jaurtitzetik zerbaiten kontra jotzen duen bitarteko denbora hori. Nola luzatu daiteke? Proiektil mantsoaren ideia. Bestetik soinua eta proiektilaren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak. Norbaiti eskatu beharrekoak: Balin eskopeta bat, edo batzuk, arkua eta geziak, bestelako proiektil batzuk… 

Kanping denda: (zer egin loneta urdina eta aluminiozko hodiekin?). Gurasoek kanping denda “familiar” bat erosi zuten duela 30 urte, nik ere erabili izan dut geroago, azkenengo aldiz joan den udan Landetan. Euria egiten duenean jada ura sartzen zaio eta erretiroa eman diogu. 

Benetako kantinplorak aluminiozkoak dira eta feltroz forratuak daude. Kantinplora batean xahutu nituen nire lehenengo aurrezkiak. Ezin zen kantinplorarik gabe joan mendira. Artean ez zegoen plastikozko botillarik. Urte batzuren bueltan, Nilo eta Fernandorekin, Asturiaseko tunel batean "conciertín" bat grabatu genuen benetazko kantinplora eta bizikleta alderantzikatuentzat. Orain, hitz-kontzertu hori ia arkaismo bat da. Ez dakit zergatik erreparatzen diodan beti desagertzen den horri.

Baina, ba al da  saboteatu edo "soundbotetu" ezin den musikarik? Adibidez, bazoaz itsasora, itsasoa egiten ari den azkenekoa entzutera eta bat batean ertzaintzaren helikoptero batzuk agertzen dira Usandizagaren "Las Golondrinas" jotzen edo narkoen yate supersonikoak bachata unpplugged jotzen eta ez dizute uzten olatuen tinbrea eta bilakaeraren zikloak atzematen eta haserretzen zara eta arartekora zoaz eta honek pipa bat ematen dizu. Eta zuk, zer egiten duzu? Nahi baduzu jan egiten duzu. Baina "marejada rollitoa" galdu duzu [...]. 

 

[...] ai calambre        aize adar

arpa de zarzagán       adar aize airu

brisa tomada a mal      aizera arte aize kirri

aviéntate sabueso      aizetxakur aizeratu

el ocio        aizin

el tiempo      aizina


Chus Domínguez zuzenean errealitatetik datozen elementuekin egiten dut lan, hauetatik abiatuz dokumentala, esperimentala eta poetikoaren artean narratibak sortzeko, beti ere erreala denaren errepresentazio modu berriak bilatuz.  

Nilo Gallego musikaria eta performerra da. Bateria, perkusioa eta elektronika. Performanzeak eta audio ekintzak egiten ditu, musika inprobisatua praktikatzen du,  eta antzerki talde nahiz dantza garaikideko taldeentzat musika konposatzen du.  

Jon Mantzisidor Uria. Hiru bide landu ditu batez ere: musika, komikigintza eta arte plastikoak. Azken urteetan Karidadeko Benta eta Gora Japon taldeetan jo du, eta bakarka inprobisazio askea lantzen duen musikariekin kolaboratu izan du. Horrez gain komikigile gisa euskal herriko zenbait komunikabidetan lan egin du (Euskaldunon Egunkaria, Berria, The Balde, Aizu!..). Arte plastikoei dagoekienez azken aldian objetuak baino gehiago ekintzak edo arte eszenikoak orokorrean interesatzen zaizkio. 

Myriam p.i. (cruces-hospital/dima 1975) baterijolea eta musika sortzaila autodidakta. Taldeetan edo musikan dihardutenekin jotzen du. 1993az geroztiz hasi zen tokian tokiko taldeekin rock- pop estiloen artean. Azken urteotan lankidetzan ibili da musikari eta sortzaile desberdinekin. 2006az geroztik "Gora Japon" taldea osatzen du Jon Mantzisidor musikari eta sortzailearekin. Harekin batera landu du inprobisazioa eta esperimentazioa, musika eta arlo sonoroan, kontzertu  sorta desberdin eta anitzetan.

Alex Mendizabal (Donostia, 1961). Lan batzuk: Serbitzua aurrezkia denbora/ Musika urpean/ Contrapuntos interpuestos/ Daguerrosoinuak/ Laburrak/ Filme itsuak/ Imitazio proiektua/ Proekzioak eta kontzertuak/ Abestiak/ Soundbotajes/... 1996an utzi zion partiturak idazteari/ Hori baino lehen partiturak eta proiektuak orkesta, koroak, ahotsa, instrumentu eta ensembleak, motorrentzat, papera, harria, sintetizadoreak, partitura geologikoak, instrumentistas en tiovivo... Honako taldeetako kidea: Curca Chiusa-sonidos en movimiento/ Figli di Armonia/ Monnezza Sonora/ Live TV/ Zine Animau/ Cucinema/ Convention: exploración de sobreposiciones de interpretación/ Marching Band/ Senior Orchestra/ Dissoziazioni Unite AR: elaborazioni disgiunte... Egun musikaz jabetzeaz arduratzen da. Entzun eta zuhaitza ukitzen ditu. Operettak abesten ditu. Pausa eta efektuaz arduratzen da eta "aRoma"-n bizi da.

 

"Lasierra Anthem", AZALA 11 jaian Mursego konposatutako hereserkia, Lasierrako elizan (2011ko irailaren 3an):

 

Myriam p.i.-ren testu eta marrazkia
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com