CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » azalerak | » PABLO DE NAVERANEN BIOLONTXELO KONTZERTUA LASIERRAN
PABLO DE NAVERANEN BIOLONTXELO KONTZERTUA LASIERRAN

Biolontxeloa maite dutenentzat.

Abuztuko lehen hamabostaldian Pablo de Naverán biolontxelojole bizkaitarrak lau kontzertuz osaturiko bira egingo du Euskal Herriko zenbait herritan zehar, haien artean egongo da Lasierra ere. 

San Vitores ermitako kontzertuaren lehenego atalean, BWV 1013Flautarako Partita (De Naveranek biolontxelora egokitua) eta  BWV 1009  Hirugarren Biolontxelo bakarrerako Suitea emango ditu, biak  Johann Sebastian Bachenak. Bigarren zatian aldiz, Zoltán Kodályren Op. 8 Biolontxelo bakarrerako Sonata joko du.

Pablo de Naverán bere belaunaldiko biolontxelojolerik nabarmenetariko da. Bakarlari moduan Europa, Latinamerika eta Asian jo izan du. 1723 urteko Carlo Antonio Testore biolontxelo bat jotzen du. Suizako International Menuhin Music Academyn eta Parisko Goimailako Musika Kontserbatorio Nazionalean ikasia, gaurregun Extremadurako Goimailako Musika Kontserbatorioan eta International Menuhin Music Academyn biolontxelo irakaslea da.

Bere diskografia Dinemec Classics (Suitza), Stil Editions (Frantzia), Claves (Suitza), Hilargi eta Several Records (Espainia) zigiluetan aurki daiteke.

Kontzertuak dohako sarrera izango du, eta aretoa bete arte sartu ahal izango da elizara. 

Azalak eta Bulegoa Zenbaki Barik arte eta ezagutza bulegoak elkarlanean antolatutako ekitaldia.

Argazkia: Ettore Causa
argazkiak
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
  • © Jorge Ferreira
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com