CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » azalerak | » PERFORMANZERU 11
PERFORMANZERU 11

AZALERAK: paseo + performance + zerua

Sorkuntza egoitza, Maite Arroitajauregi, Cristina Ortiz, Andres Bezares eta Elena Aitzkoa.

Site-specific erako lau ekintzen emanaldia, atari zabalean, irailaren 3an.

Paseoak hodeien antzekoak dira, joan- etorri etengabean dabiltza.

AZALERAk site- especific erako lau antzezlanekin osatzen den ibilbidea da, lau performanzeru atari zabaleea. Ibilbide horrek gure eguneroko paisaia berriz bisitatzeko eta berriz bizitzeko proposamena egiten digu. Eta nahi du AZALAtik bertatik eta AZALArako proposatu, Lasierra (Araba) herriko landa-gunean AZALAk duen egoitzan hain zuzen. Azalari heldu, AZALA, eta hari tira eginez bere gainazala guztiz zabaldu.

Paisaia pertsona bat da paisaia zeharkatzen. Zuhaitz bat zelai baten erdian. Toki jakin batetik ikus daitekeen lur-eremu edo espazioa bezala, horrela defini daiteke paisaia. Begiratzen duen subjektuaren eta begiratua den objektuaren arteko lotura. Baina zer ote da paisaia, gure begien aurrean dugun hori ala begiratzen ari garen unean bertan eraikitzen dugun zerbait? Nola lantzen dugu paisai naturalarekin zein giza paisaiarekin daukagun harremana?

Performanzeru horiek gauzatzeko, honako artista hauek gonbidatuko ditugu: Maite Arroitajauregi, Cristina Ortiz, Andres Bezares eta Elena Aitzkoa.

10 egunetan zehar, sortzaile horiek denbora/espazioa partekatuko dute AZALAk sorkuntzarako duen egoitzan. Artista bakoitzak bere bakarkako proposamen zehatza landuko du, baina bere lanaren eta inguruaren eta gainerako artisten proposamenen arteko elkarrizketa pizteko asmoz. Espezifikoki artistikoa den zereginaz gain, Lasierrako inguruena ongi ezagutzen duten pertsonekin ere elkar eragiten ahaleginduko dira: nekazari bat, argazkilari bat, biologo bat, etxeko andre bat, etxeko gizon bat… Edota inguruneari nola lotu begiradaren, gorputzaren, formen, soinuen eta beste pertsonek sortutako kontakizunen bitartez, 

Elena Aitzkoa. Gasteizen jaio nintzen (Apodakan ospitalerik gabe gaudelako oraindik) orain dela 27 urte. Gero Apodakan koxkortu nintzen, Bilbora Arte Ederrak ikastera joan nintzen arte, eta hor egin ditut bizi eta lan, biak batera, orain gutxi Madrilera etorri naizen arte. Pinturan aritu naiz sakontzen, eta pinturak berak bideratu nau eskulturaraino. Dena den, ekintzaren alorrean aritzen naiz ni gehiago. Sorkuntza niretzat, maila ezberdinetan ematen den komunikazioaren aldeko lantresna da. Mezu pribatutik hasi eta poemaraino iritsi arte. Azken urte hauten egindako lanari begiratuz, Kiko Perezekin batera egindako “cohetes” (Torre de Ariz, Basauri)  eta Raul Dominguezekin egindako “acontecer tonto” (Ignacio Aldeko Kultur Aretoa, Gasteiz) erakusketak nabarmendu nahi ditut. Nire aurreneko erakusketa Bilbon egin nuen “I love you Baby” izan zen.

Ni Mursego naiz, Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977), biolontxelon lizentziatua, Gasteizko Goi Mailako Musika Eskolan. Betidanik gustatu izan zait musika sortzea, baina partituretatik aparte, nire barne-baitan dagoenari kanporako bideak irekiz. Luze daramat beste talde askorekin kolaboratzen, disko zein zuzeneko emanaldietan: Gora Japon, Napoka iria, Kokein, Miztura, Lisabö, Kashbad, Anari, Manett... Bakarlari gisa hasi nintzen arte, 2009an. Loop pedala daukat lagun, eta hari geruzak gehitzen dizkiot, armonia ezberdinak sortu ahal izateko. Horretarako, ahotsaz baliatzen naiz, edo casio teklatua, oukalele, autoarpa edo marakak, besteak beste, erabiltzen ditut. Dantzarako, ikus-entzunezko lanetarako eta filma laburretarako musika konposatzen dut.

Cristina Ortiz. Artearen esparru ezberdinetan aurki daiteke bere jatorria (Arte Ederretan lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean; musikari jotzaile titulua eskuratu zuen, Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Goi Mailako Musika Eskolan; eta 80ko hamarkadaz geroztik, dantza, mugimendu, antzerki, performance edo ahots ikastaro eta mintegi anitzetan parte hartu izan du). Ondoren, prestakuntza jasotzen du B.A.I.-ko (Bizkaiko Antzerki Ikastegia) Arte Eszenikoen eskolan, Degree ziurtagiria lortzen du (Contemporary Performance Practices) Metropolitan University de Leeds (U.K.) unibertsitatearen eskutik, 2009an, eta Antzerki eta Arte Eszenikoen Graduondoa EHUn, eta hor ari da azken urte hauetan, Idoia Zabaletak zuzentzen duen Dantza Garaikidearen sorkuntza tailerrean partaide. A-Teatral (2009) Antzerki Independentearen Taldeko kide fundatzailea da, eta haren izenean ari da, 2010az geroztik, "La casa" emanaldi eskaintzen, aktore lanetan. “Adapted  Piece” izeneko bere antzezlan laburra 2008/2009ko Nazioarteko Sortzaile Berrien Maratoian parte hartzeko hautatua eta Skena-up (Kosovo) eta Encounter (Txekiar Errepublika) eta Act Festival festibaletan aurkeztua izan da.

Andres Bezares. Jaques Lecoq Nazioarteko Antzerki Eskolan (Paris) diplomatua da. Arte Dramatikoa ikasi zuen TAE eszena-arte tailerrean (Gasteiz). Antzezlanean aritu da honako konpainia hauetan: Immo (Frantzia), Théâtre Janvier (Frantzia) PuntoClown (Espaini), Porpol (Espainia), Teatro Paraíso (Espainia), eta honako hauekin lankidetzan: Romagna Teatri (Italia), Théâtrede la Guimbarde (Belgika), Les Ateliers de la Colline (Belgika). LIAMeko (Valentzia) pedagogia taldeko kide izan da. 2004. urteaz geroztik, antzerki irakasle ari da TAE eszena-arte tailerrean (Gasteiz). Tailerrak eman ditu honako hiri hauetan: “Toho Gakuen” ”Kasai Minami” ”Setagaya Public Theater”(Tokio-Japon) CITAC (Coimbra-Portugal), ESMAE (Oporto-Portugal), ICBC(Tijuana-Mexiko),  Payasospital (Valentzia-Espainia). Payasospital taldeko lantalde artistikoko kide izan da. Kolectivo Monstrenko kolektiboko kide fundatzaile da.

Los alegres comediantes de Henri Rousseau 1906
erlazionaturiko artxiboak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com