CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ artxiboa | ┬╗ audioa
Azala Espazioa
AUDIOA
VERA MANTERORI ELKARRIZKETA

Existentzia, egungo momentua eta arteari buruzko oinarrizko galderek, bakoitzaren obsesio eta erakarpenek nahiz memoria pertsonalen artxiboek osatzen dute Verak tailerean zehar eskeini zuen eskemaren bihotza. Materiala ateratzeko, lantzeko eta antolatzeko mapamundi modura. Azalan, 2012 ren azaroak 2an.

 

LA EXCURSIÓN

Robert Walserren "La excursión" historioaren irakurketa, Moonrise Kingdom pelikularen Alexandre Desplaten "The Heroic Weather-Conditions of the Universe" musikaren erritmora. Trufaletik datorren aldapa jeisten irakurri genuen 2012ren abuztuaren 25an, goizeko hamarretan. Gau horretan euria egin zuen. Eskerrak.

 

GARY STEVENSERI ELKARRIZKETA

Igor de Quadrak eta Ixiar Rozasek "Performanca Lab" lantegian zehar Gary Stevenseri egindako elkarrizketa. Lantegia Gorputz Egoerak programaren barruan kokatzen da eta Lanbroa 12 testuinguruan antolatua dago. Solasaldia Azala espazioan burutu zen, 2012ko uztailaren 12an.

 

 

0 EKONOMIA/ II. ATALA

Pedro G. Romerok "Economía 0" egitasmoa azaltzen jarraitzen du. Oraingoan "Eirchatf: Okonomie: Konjuntur" (proyecto Kunstverein, Stuttgart) aurkezte du eta  "Economía: Picasso" (Bartzelonako Picasso Museoan burutua).  Alexander Kluge, Cabaret Voltaire eta abar luze bati buruz... 2012ko ekainaren 21ean.

 

0 EKONOMIA/ I. ATALA

2012ko ekainaren 21ean, udako solstizioan, Pedro G. Romerok "Economía 0" egitasmoa azaltzen du. "Fides versus Caritas" eztabaida. Don Dávida Eman. Murillotik Rancièrera, Hegel zeharkatuz. Ekonomia banatzaile baten egitasmoa, partekatzea eta austeritatea (gastua, lana eta gauzen arteko egokitzapena).

 

ARCHIVO F.X. PEDRO G. ROMERO

2012ko ekainaren 18ko goizean, Pedro G. Romero Espainiako estatuan izandako ikonoklastiari buruz mintzo da. Irudiak astindu, erre, burua moztu... Ikonoklastiaren narrazioaren paradoxetako bat zera da, haren ifrentzuan irudiekiko miresmena dagoela. Zuloak egiteari buruz hitz egiten du halaber Sevillako artistak.

 

SOZIOANALISI NARRATIBOA (II). ESPERIENTZIAREN NARRAZIOA

2012ko ekainaren 14ean, goizean, Renato Curcio eta Nicola Valentinok "cantiere" (ontziola) batean erabiltzen duten metodologia azaltzen dute. Narrazioa, norbere burua kontatzea, esperientziaren oinarri bezala. Badoa eraiki berria izan den ontzia, ibili ahala bere narrazioa osatzen.

 

TOPO BITARTEAN

Azalan egindako TOPO laborategiaz mintzatzen dira Itsaso Iribarren, June Crespo eta Beatriz Setien. Itsasok daukaguna garela esaten du, June eskulturatik abiatuta gerturatzen da ikus- entzunezkora eta Beatrizek esaldi koreografiko bat idazten du. Artiumen 2012ko apirilaren 1ean ATE IREKIAK aurkeztu eta egun batzuren bueltan.

 

NILO GALLEGORI ELKARRIZKETA

"Tregoa infinitotik burkoen gerrara" lantegian, eta Gorputz Egoerak programaren barruan, Isabel de Naveránek Nilo Gallegori egindako elkarrizketa.  2011ko urriak 1ean Lasierran egindako elkarrizketa. 

 

NIRE LOGELAN

Nilo Gallegok 2011ko irailaren bukaeran zuzendutako "Tregua infinitotik burkoen gerrara" lantegian egindako soinu ariketa da honakoa. Ez da Mecanoren abesti bat, baizik eta "I am sitting in a room" (1969) Alvin Lucier konpositore esperimentalaren lanari aipamena.

 

SENSIBILE A LE FOGLIE KOPERATIBAREN AURKEZPENA

2011ko uztailak 25eko arratsaldean Nicola eta Renatok "Sensibili alle foglie" koperatibaren ibilbidea aurkezten dute, hala nola "cantiere" edo lantegietan egiten duten lana. Aurkezpenean ere mintegian zehar landuko diren gaia nagusiak jartzen dira mahai gainean.

 

SENSIBILI ALLE FOGLIEREN SOLASALDIA

2011ko uztailak 28ko goizean, "Sozioanalisi narratiboa" mintegiaren barruan, Nicolak "institución total" bezala ezagutzen diren erakunde batzuen mitifikazio narrazioei buruz dihardu. Frantzian izandako lehenengo grebari buruz, "dispotivo panoptico"-ak, segurtasuna versus beldurra, aita frantziskotarrak, ghettoak...

 

 

Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com